Salaberri2012c

De EsWiki


p145

SARRERA

Lan honetan euskarak Nafarroan izan dituen mugak zein diren finkatzen saiatzen naiz, gehienbat onomastikak, toponimiak partikularzki, eskaintzen dizkigun datuak baliaturik. Tituluak zernahi dioelarik ere, aski mendebaldeko ageri zaizkigun Arabako mugako Ameskoetatik hasten dut azterketa eta urratsez urrats, herriz herri nahiz ibarrez ibar, ekialderantz noa, berriki Juan Karlos Lopez-Mugartza lankideak doktore tesian aztertudituen Erronkaribar eta Antso aldera. Tena eta Esera ibarrak baizik ez ditut ukitzen, Pirinioetako toponimiaren ispilu direlakoane do izan daitezkeelakoan, bai-na azterketa sakonik ez dago hemen. Mendikate horretako euskal toponimiaren inguruan, eta batez ere hau ikertzeko tenorean aintzat hartu beharreko metodologia kontuez, Salaberri (2011) ikus daiteke orain.

Inoiz «gure eskualdea» deitu nueneko hizkuntza mugak (Oibar haranaren eta Uxueren ingurukoak) argitzeko ahalegin berezirik, hots, berririk, ez dut egin eta doktore tesian (Salaberri, 1994) errandakoei lotu natzaie, inork ez baitu, dakidala, kontrakorik jaulki, gehiago segur aski interes faltagatik nik adierazitakoen mugi- edo aldaezintasunagatik baino. 2004an argia ikusi zuen lantxo bat bada, hori ere nirea, baina hor berritasun handirik, tesiaren aldean, ez dago, eta berdin balio du zuzenean orain dela hemezortzi urteko libu-ru potzolora jotzeak. Mintzagai hartzen diren leku izenen iturria zein den ez dut zehazten, artikulua arinago egiteagatik, baina labur-zurrean erran daitekeela uste dut datu gehienak Jimeno Jurio adiskideak zuzendutako Nafarroako toponimia txikiaren bilketaren emaitzak jasotzen dituen

Nafarroako Toponimia eta Mapagintza/Toponimia y Cartografía de Navarra liburu bildumatik atera ditudala, honetaz landara neronen datu-basea ere baliatu dudan arren, bai eta hondarreko hamarkadetan argia ikusi duten beste agiri-bilduma batzuk ere.

p146


Irakurleak gogoan hartu behar luke, hemengo datuak hein batean engainagarriak izan baitaitezke –alegia, euskaradun eta erdaradun eremuen arteko bereizketa erabatekoa zela eman baitezake–, Jimenok (1997: 84) dioen bezala ez zela guztizko mozketarik Nafarroa euskaldunaren eta Nafarroa erdaldunaren artean, alegia, hizkuntza zubiak bazirela bi alderdien artean. Artaxoako ikertzaileak, XVII. mendean Zangozako eta Irunberriko bikarioa izandako Salvador de Lubiánen hitz hauek jasotzen ditu (itzulpena nirea da): «Ez dago erresuma honetan (Nafarroan) euskaldunik gabeko herririk ez hiririk, Mendialdea hagitz handia delako eta menditar asko jaisten direlako gehienek edo denek erromantzez hitz egin eta euskara ulertzen ez du-ten herrietara».

HIZKUNTZA MUGAK

Ameskoagoienak eta Ameskoabarrenak euskaldun iraun dute XIX. mende arte, eta orobat Allin ibarrak, Lanak eta Lizarraren inguruko beste ibarrek. Aguilar Aguilar haranean ez dago euskal toponimo garbirik, Garañango herri hustuaren izena etorki horretakoa izan badaiteke ere, Cabredoko Valdigorriren bigarren osagaia edo Genevillako Larrea aurkintza izena bezala. Nolanahi ere, Bujanda eta Cabredo-Genevilla artean Munibaltza (Munibalça) ageri da 1446an, eta Santikurutze Kanpezu eta Genevillaren arteko lurretan Ibar (Yuar) euskal toponimo garbia eta Zerripuente (Çerrypuente) itxuraz hibridoa zeuden 1481ean. (Cabredo, Bujanda, Genevilla, Santikurutze Kanpezu, Ibar (Yuar))

Berrotzan herri izen gehienak erdaratikakoak dira (Acedo, Cabrega, Mirafuentes, Piedramillera, Ubago...), baina Mues eta Nazar izenek euskal etorkia izan dezakete, eta Zúñiga-ren bukaeran Euskal Herriko mendebaldean dugun –ika atzizkiaren bertsio erromanizatua dugu (Salaberri, 2011b: 148-149). Bestalde, Asarta herri izena Sorlada-rekin (< Surlada < Suruslada; Surslata ere agertzen da) Burlata euskal aldaera Burlada erdarazkoarekin dagoen erlazio bertsuan egon liteke (ikus Mitxelena, 1969: 31-32).

Zuñigako toponimia erdararen bitartez azaldu behar da, baina izan dira, herriak Lana ibarrarekin batean ibiltzen zituen lurretan bereziki, euskal toki-izenak: Amalauta, Armorandieta, Atazabala, Berrabia eta Perriain adibidez. Bestalde, Zuñigatik biziki hurbil, Arabako Santa Kurutze Kanpezu eta Urbisuren artean Anuntzieta (Anunçieta), Araduri (Aradury), Hamusko (Hamusco), Baube, Río Haritxo (Ryoharycho), Arrielle (Arryelle) eta Arlin (Arlyn) aurkintza izenak ageri dira 1456-57an.

Berrotzako beste herrietan, Piedramillerako La Erbea eta Mendierra euskal toponimoak izan litezke, eta berdin Muesko eta Mendazako Marana (zabala eta erreka, besteak beste), lehen herriko Lamiñarra (honen dokumentaziorik ez dugu) eta Nazarko Zarazu edo Zarazo, baina horietaz landara ez dago bertan euskararen aztarna askorik]]. Acedoko Las Charas eta Mendazako El Ondalán euskaratikakoak badira ere, irudi du hizkera arruntetik hartutako hitzekin moldatu toponimo berriak direla, tradizio handirik ez dutenak. Ez dakit lehen herriko Arbina ere (‘bide hetsia’ berez) halakotzat hartu behar den ala ez; Unbera euskaratikakoa izan liteke, baina ez nago seguru hala denetz.


p147


Estellerriko Erriberan euskararen muga Ebroraino iristen zen Mendabia alderdian, inguru horretako leku izenek salatzen duten bezala. Adibidez, Arroizko Almuzazidorra (Almucacidorra), Almuntzazidorra (Almunçacidorra, Almunçaçidorra) toponimoek Almuza edo Almuntza izeneko herrixkara (hustua orain) zihoan bidexka izendatzen zuten, eta herrixkan berean Erdi Aroko Aranluzea, Arbingorria, Gurpideta eta Gaineko zabala leku izenek garbi salatzen dute bertakoen hizkuntza euskara zela.

Alderdiko toponimia nagusia hein batean euskaratikakoa da eta beste ja-torri batekoa denean herri izenek euskarazko aldaera izaten dute. Almuza edo Almuntza ikusi dugu, Allo euskaraz Alu esan izan dela badakigu, toponimia txikian Alubidea ‘Alu edo Allora doan bidea’ odonimoa oraindik bizirik dagoelako Oteitza Iguzkitzaibarren. Horretaz gainera, Lopazketa (herrixka des-populatua?) ere bazen inguruan eta orain Lazagurría deitzen den herria Elizagorria, Lizagorria zen lehen lekukotasunetan. Ebrotik oraino hurbilago dagoen Mendabia herriaren izena euskal etorkikoa ote den ez dakigu, baina bai euskaraz Mendabia erraten zela, Arroitzen Mendabiabidea izeneko aur-kintza zegoelako. Gainera, Arbeitza (Arbeiça) dermioa genuen Mendabian XI. mendean eta Zumeltz (Çumelz) bertan edo gertu XIV.ean. Eremu honetan ze-goen Villamezquina herri orain hustua Millamezkia (Millamezquia) zen Arroitzen 1616. urtean, hots, etimoa erdarazkoa bazen ere herriaren izenak bazuen euskarazko aldaera, hizkuntza honetan ere ibiltzen zelako seinale gar-bia.

Hego-mendebaldean Iguzkitza Doneztebe ibarra euskalduna izan da (XVIII. mende arte?), Los Arcos eta Alloko mugan dagoen Arroizko Ardantzegorria edo Ardantzagorria, Armukulla, Arrobia, Bustitza, Butzua, Eutzelatza, Galtzibar, Gazteluzar, Ibargun, Ibarrea, Iguraimendia, Jaun Done Miri, Kortabakoitz, Larrandia, Murua, Urgesal eta beste toponimo frankok garbi adierazten duten bezala. Ibarraren hegoaldeko mugan dagoen Deikaztelun ere ugariak dira eta izan dira euskal toponimoak: Argonga, Artabakoitz, Bizkarra, Ezkibel, Ibarluzea, Leortza, Urbaltza, Zabaltza...

Iguzkitzaibarren, bestalde, euskal toponimia ugaria da, ez kopuru berean he-rri guztietan: Ondarin, Beagin, Bortoba (< *Bortoa?), Etxabarri, Eskilain, Matazarra, Mendigibel, Otxegia... (Aberin), Aizkibeleta , Arantzedia, Artabakoitz, Baltsaberria, Bazako dorrea, Beitilakarra, Bordaldea, Butzuandia, Epeloa, Eutzea, Gesaltzea, Idoia, Idoiberri a, Iturtxipia, Korteberrieta, Mendibeltzu, Otazua, Zaldunbidea... (Oteitza). Azken honetako lurretan Nafarroa Behereko herriaren izenarekin bat datorren Baigorri despopulatua dago, Aberin, Allo, Lerin eta Larragako mugetan.

Beherago, Allon arte-ren elkarketako arta- aldaera izan lezakeen Artauailla dago 1371n (Aiterbela orain), Begoliz 1715etik (Bigoliz gure egu-notan), Ezkibel, Leortza (Leorza), Okarin, Or[t]zalapai[t]za (Orçalapayca 1371n, Zarapaiza egun) eta Valdeleorin orain. Beheitixeago Lerin dugu, Malerreka edo honen zati bat izendatzen zuen Santesteban de Lerin deizioa-rekin bat datorren toponimoa. Badaiteke bukaera, Aberin, Lukin eta Morentin-en kasuan bezala, -ain zaharrago batetik aterea izatea, baina ez dugu horren lekukorik. Toponimia txikiari doakionez, Esparteta dago herri honetan, baina, San Martin Unxeko izen bereko aurkintza izena bezala, he-men erromantzeko –eta txikigarria ikusi beharra dago, ez euskarazko –eta leku-ugaritasunezko atzizkia, bien etorkia segur aski bera izanagatik ere.


p148

Lerinen eta Oteitzaren arteko mugan Ezkibel azaltzen da 1758an (Ezquive) eta 1895ean (Ezquibel), eta Lerinen berean Ibargiza (Ybarguica, Ybarguiça) izan dugu 1701etik gaur arte, eta Mendigaña 1902tik. Bestalde, 1712az ge-roztik Prado Garraza agertzen da (cfr. larratz izen arrunta).

Ekialdera eta beheiti joanez gero, Sorbeta (< *Soroeta?) nahasgarria dago Funesen eta Arteta argia Azkoienen, euskarazko ibai hitzarekin zerikusia du-keen Baiunga-rekin, bukaeran ate ‘harratea’, ‘portilua’ izan lezakeen Parragate-rekin eta menturaz (baina bakarrik menturaz) zuhaitz hitzarekin ikuskizun zerbait izan dezakeen Suasa-rekin batean. Aipatu toponimo hauek guztiak XVII-XVIII. menderako ageri dira dokumentazioan eta bizirik daude oraino. Gorago, Faltzesen, aipatu Parragate-z landara, Badañaga eta Burgaiz ditugu, Coballeta , Olando eta Trambarría zalantzazkoagoen aldakan. Ugaldean goiti Miranda Arga dago hurrena; hemen Candaraiz (Araitz da bi-garren osagaia), Barranco de Baialengua eta Biguria daude, baina azken hau antroponimikoa izan liteke, 1708rako ageri bada ere. Goitiago, Berbintzanan, Barranco de Baialengua (Badalengua deitua orain) besterik ez dago. Hurrengo herria, Argan goiti joanda, Larraga da; honen izena euskara-ren bitartez azal daiteke eta bertan bada euskaldun izandako beste herri ani-tzetan ere agertzen den Nobeleta toponimoa (‘ardantze landatu berria dagoen lekua’ edo), Sausañe ilunagoaren aldamenean. Aintzat hartu beharra da, pun-tu honetan, Larragak XIX. mendearen hasieran oraindik, hein batean bederik, euskaldun zirauen Artaxoa duela aurkezean, hurbil, Arga ugaldeaz harain-dian.

Ibaian gora jarraituta, gain batean, euskal izen garbia duen Mendigorria dago, Garesko mugan, baina kokalekuagatik eta deizioagatik pentsa daitekee-naren kontra, Muruzabal de Andion (herri hustua) eta Zabarate baizik ezin ditzakegu euskarazkotzat har; beste toponimo multxo ttipi bat (Duiderra, (El)caralbe, Labase) ilunxko ageri zaigu. Geroztik, irudi du erromantzearen eraginak Arga ugaldean goiti egin zuela, Mendigorriraino. Garesek, berriz, euskaldun iraun zuen XX. mende arte eta Bonaparte printzeak aukera izan zuen hango hizkeraren ezaugarri batzuk (adizkiak, deklinabide kontuak, item lexiko franko...) biltzeko (ikus Ondarra, 1982).

Ekialdean XIX. mende arte euskaldun izandako Artaxoa (ikus Jimeno & Salaberri, 1998) eta Orbaibar ditugu, jakina den bezala haran honetako zenbait herrik artean euskara atxikitzen baitzuten Bonapartek mapa ezaguna egin zuen garaian, hots, XIX. mendearen bigarren erdian (1863an, zehazkiago erran). Orbaibarko hegoaldereneko herria n1, Puiu, euskalduna izan da, haraneko beste herriak bezala, eta orain badugu Urritzolari esker (2007) bertako hizkeraren lagin ttipi bat, 1596. urtekoa: heure bizian eztuk tratatzen faltsukerietan baize ‘heure bizian ez duk tratatzen faltsukerietan baizik’. A. Irigaraik (1974: 82) etorkiz artaxoarra zen Caracasco idazle batek helarazitako euskal kopla bat eman zuen argitara, beharbada, arrunt desitxuratua badago ere, honela uler daitekeena: Zeruak handik eta zeruak hemendik, zerura naramate mundu honetatik.


n1 Mintzatzeko modua da hau, izan ere Santsoain adibidez hegoalderago egon baitaiteke, baina ez-kutatuago betiere, mendian gora egonagatik, errepide nagusitik franko urrun.


p149


Puiuko mugan dagoen Tafallan, berriz, erdara izan da nagusi aspaldidanik, testigantza zaharrek eta toponimiak argi adierazten duten bezala, bertan euskaldun franko bizi zirela segurua den arren. Euskaratikakoak diren edo diratekeen toponimoan artean Araitz, Beratxa, Elixaxarra (Artaxoako mugan eta lurretan, hala ere), Galindarte, Garbizu, Larrain, Latrain, Makotxa (Puiuko mugan), Morreta, Putzilun, Valgorra eta Tafallamendi ditugu, azken hau aspaldian galdua (ikus Jimeno, 2006).

Tafalla, Orbaibar, Oibar haraneko eta Uxueko mugetan dagoen San Martin Unx herriak ere aspaldi galdu zuen euskara eta ezer gutxi da toponimian aurkitzen duguna, eta makurrago dena, kasuren batean ez dakigu iz-nak euskal etorkia duen ala ez: Amustil , Arroia (Oletako mugan), Femate–Ferrate, Lakar, Monda, Txutxu, Zaramendi. Ondoko Erriberrin Mendeondoa da euskaratikakoa izan daitekeen toponimo bakarra, Mendiondoatik atera bada; Beiren Turbil eta Saimendia ditugu, bigarrena bakarrik dokumentazioan, Uxuen ere erabiltzen den Beskos-ez eta San Martingo Amustil-ez landara. Luzaz Uxueko auzoa izan zen Pitillasen Mostrakas eta Chagunetas ilunak daude eta Uartetxipia argiagoa. Santakaran Larrageta, Mazkolanda eta Zabala ditugu bizirik. Melidan, azkenik, Aria ilunkara dago, Larraska zalantzazkoa eta Ordokia argia, dokumentazioko Aldapea, Txikorai[t]za (Chicorayça) eta Ordokilanda (Ordoquilanda) toponi-moez lekora. Traibuenasen Río de Baiunga dago eta Kaparroson Río de Baiunga eta Río Chavier, lehena menturaz, eta erran moduan, ibai euskal hitzarekin lotua dagoena eta bigarrena Xabier/Javier (< Xaberri < *Exaberri) toponimoarekin (ikus Salaberri, 1994: 1063-1077).


Urandia (cfr. Urandibidea Galipentzuko toponimo txikia) edo Aragoa ibaiaren goitiko aldean, iparraldean dagoen Murillo el Fruto herriko dokumentazioan bada euskaratikako toponimo mordoxka bat: Aldaiondoa, Andrenobia (cfr. El Fosal de los judíos, Murillon berean), Andurkua, Artekorregua (< *Arteko erregua), Balsa de Laprimendia, Barazizartas edo Barizizartas eta Barizibarretas, Estigarra, Galipiençocucaldu (< *Galipentzuko zaldu?), Larrega, Legazpea (> Legazpia), Leskarbia , Luzazu, Mendi, Mendilatza, Mungalate, Penazuria edo Peruzuria, Satia (< *E[t]satea?), Uarte, Urtanda eta Jubide, Jubidea (‘Uxuebidea’ alegia). 1279an ageri zaizkigun don Lopez Bruandia (sic) (< *Buruandia, ustez), Saluador Ederra eta Pedro Arçaya bizilagunen euskal deizioek herri honen euskalduntasunaren alde hitz egiten dute (ikus Salaberri, 1994: 1077 eta hurr.).

Murillo ondoan baina ugaldeaz beheitiko aldean dagoen Zarrakaztelu herriaren euskal izena Zaraitzuko eta Erronkariko artzainei esker gorde da, azken ibar honetakoen altxonbidea Zarrakaztelun barna igarotzen baitzen, eta Zaraitzukoena Murillon barna. Toponimo zaharretatik Larrate, Mugarria eta Txindilamendia oraino bizirik ditugu, eta agirietan, aitzineko horiez landara, Andrenitalarraña (Andreuitalarraña? hots, Andrebitalarraña?), Arrateburua (Larrateburua?), Artzizuloa (Arçiçuloa), Esatea (Essatea ), Ollarzaldua (Oylarçaldua), Suduzandia, Zandubilla eta Zorzabala ere azaltzen dira.

Goiti joanda, Kasedan Balsa de Zaburria da dokumentazioan aurkitzen dugun eta euskaratikakoa izan daitekeen –nahiz segurua ez den, jakina– bakarra. Oibarren herriaren izenaz beraz gainera, Artamendia, Bizkaia, Castildollate, Gabaran, Iparragerria, Iturri (deitura?), Jamenduriz, Kaskallua, Menditxuri, Pozoz, Soreta eta Txaparrandia (hau Nardozekoa izan liteke) ditugu dokumentazioan, eta horietako batzuk oraindik ere bizirik eta onik daude (Artamendia, Bizkaia, Gabaran, Menditxuri...).


p150

Galipentzuri dagokionez, euskal toponimia ugaria da oraindik ere, eta badakigu XVIII. mendearen hasieran herria hein batean bederen euskalduna zela, euskara bizirik zegoela, Oibar haraneko beste herri batzuetan bezala (ikus Irigarai, 1982, Jimeno, 1992 eta Salaberri, 1994: 1093 eta hurr.).

Ibar bereko Bizkaiko Julion eta Gardelainen jendea erabat euskalduna zen garai horretan (XVIII. mendean), hainbeste non Lergan sortutako Martin Pernaut apezak katixima euskaraz irakurri behar izan baitzuen lehenean, Julion, jendeak ulertuko bazuen; Eslaban ere bizirik zegoen garai hartan gure hizkuntza, aurkitutako dokumentuek frogatzen dutenez, eta orobat Uxuen (Salaberri, 1994: 1095-1096). Oibar ondoko Leatxen euskal toponimia izan da eta da nagusi, eta halaber Zaren, Ezporogin eta Morionesen. Badakigu Zarekoak XVII. mendean euskaldunak zirela eta uste izatekoa da hizkuntza XVIII. mendean zehar ere atxikiko zutela, ez dakit noiz arte.

Beraz, aski muga argia ageri da Uxue, Galipentzu, Eslaba, Lerga, Bizkaia, Zare, eta Leatxe euskaldunen eta Kaseda eta Oibar erdaldunen artean. 1627an irunberriar batek garbi adierazi zuen Ledea, Esa, Zangoza, Rocaforte, Oibar eta Kasedan jendeek gaztelania besterik ez zekitela (Jimeno, 1997: 133), eta leku izenek ere horixe adierazten digute. Oibar da ezbairik gabe, aipatutako herri horien artean, euskal toponimo gehien dituena, eta arrazoia da euskara noizbait ere nagusi izan zela bertan. Guztiaz ere, ez dugu pentsatu behar, sarreran erran dugun moduan, herri hauetan euskaldunik ez zela; Tafallan, Erriberrin, Tuteran, eta bestetan bezala euskaldun multzoak baziren, baina ez ziren, oro har, ber-bertakoak, kanpotik, ondoko eta goiko herri-ibarretatik joandakoak edo haien seme-alaba eta ondorengoak baizik.

Ledean, Zangozan eta Esan biziki euskal toponimo gutxi ditugu: Ugaste hiruretan dago bizirik eta zaharra da; Bustin Ledeakoa da, baina, nonbait, euskaratik hartutako mailegua da, ez baitezpada aspaldiko izena. Herri berean Laezeta dugu oraindik eta dokumentazioan Ugarte, Huarte ageri da (Ugaste gaizki irakurria ote da?). Bestalde, badirudi Leireko dokumentazioko Oiarda (901 urtean) Esatik hurbilxko zegoela (cfr. Bizkarda, Legarda).

Goraxeago, Irunberrik euskaldun iraun du berandu arte; A. Irigaraik (1974: 97-98) herrikoek Leirera egindako erromerian izan zen liskarraren berri ematen du eta haietako batek errandako indak honat makil hori, nik adi-tuko diat fraide hok (‘emaidak honat makila hori, nik adituko ditiat fraide hauek’) jasotzen. Irunberri ondoan den Urraulbeiti ibarra, Bonapartek mapa egin zueneko, 1863rako, erdaldundua zegoen, baina ondo-ondoko herriak, Itzagaondokoak (Indurain, Turrillas) eta Longidakoak (Artaxo, Mugeta) oraindik euskaldunak ziren, neurri batean. Jimenok (1997: 129) Artaxon 1694an gertatutako gertakari hitsa biltzen du, non bertako hizkeraren ixpi bat ikusten baita (jadanik badituk [adarrak] eta [gero ere] izanen dituk), erdal dokumentu zaharrean irekitako artekatik:

En uno de sus pueblos, Artaxo, acaeció en 1694 un incidente, con epí-logo lamentable. Jugando en casa de Ansorena unos clérigos y vecinos, el vicario pidió a uno de los presentes que trajera vino; tardó un poco. El im-paciente clérigo se enfadó y, delante de todos, trató de cornudo al pre-mioso: «Joanic baituc, eta hizanentuc, palabras que en la inteligencia de aquel pais significan en castellano ser hombre y marido desgraciado en su honrra». Herido en su honor, el aludido «fue en drechura a su casa» y pro-pinó tal paliza a su mujer que a punto estuvo de matarla y hubo que dar-le la extremaunción.

p151

Ondoan den Erromantzatua, izenak berak adierazten duen moduan, Urraulbeiti baino franko lehenago erdararatu zen, baina euskal toponimia bada bertan, ez kopuru berean herri guztietan, ordea; gehienik Urraulbeitiko mugakoetan azaltzen da, hots, Berroian eta Murillo Berroian: Xagues (Adantsa), Kanpulu–Kanpulo, Etxarri, Kapanola, Kotola, Murkilo, Sario (Arbontze), Aranandia, Arankoa, Areta, Axarizuloa, Buruntza, Itzaurraldea, Katola, Martiñena (etxea), Murlokoa, Pedrorena (etxea), Ugarron, Zaldua, Zorrotza (Berroia), Binabarri, Burgia, Larrañeta, Odieta (Biotzari), Bergua, Xagues, Kotola, Murkilo (Domeñu), La Hoya Makurra, Monteidorra, Ososki (Isu), Arandi, Auzalor, Etxarri, Labakia, Larrainburu, Larratza, Lizardoia, Lorgun, Xubingoa, Zokoa (Murillo Berroia), Idokorri, Ugarra (herri hustua) (Napal), Ezkauria, Legarro (Usun). Ikusten den bezala, garbi dago euskara Erromantzatuan Urraulbeitin baino franko lehenago galdu zela, erran gisan.

Nabaskozeko almiradioan ere euskal toponimoak badira, baina ez anitz, eta, gainera, oro har ez dira azaltzen errazak. Euskal izena duen Aizpurgin Beloriz, Idokorri, Likarri, Luzugi, Ososki eta Urdantxi ditugu orain, eta Iguenç dokumentazioan; Nabaskozen Alzarri, Anzali, Arnali, Burreiz, Larbin, Legaroz, Monda, Ollate, Urdani daude bizirik eta Aranda, Biscasa (eta Benasa; cfr. Esa > Yesa), Logasti, Mormela, Suscumas azaltzen dira agirietan. Ustaizen Atoski, Atxurri, Isusa (Ysusa 997. urtean) ditugu, bai eta Nascal ere, Naskari deitua Zaraitzuko Galozen (cfr. Igali > Igari / Igal, adibidez). Gazteluberrin harratea eta ibarra den Ollate besterik ez dago.

Bonaparteren 1863ko mapan Almiradioko Arrakasgoiti herria euskalduntzat agertzen da, baina ez Uskartzeko mugan dagoen Ustaize. Datu hauek eta toponimiarenak aintzat hartuz, esan daiteke hizkuntza muga luzaz Almiradioaren eta Zaraitzuren artean egon dela, Arrakasgoiti ere euskalduna zela kontuan hartuta. Muga hau zaharra da; badakigu XVII. mendearen ha-siera-hasierarako hor zegoela (ikus Jimeno, 1993) eta segur aski franko lehe-nago ere hor egonen zen. Beste horrenbeste erran daiteke Almiradioaren eta Erronkaribarren artean dagoen aldeaz, haran honetako euskara ongi ezagu-tzen baitugu, zenbait ikertzailek egindako lanen bitartez (ikus, adibidez, Mitxelena, 1955).

Nafarroatik kanpo, anitzetan aipatu da Pirinioetako euskal toponimia, eta aski gauza onartua da ikertzaileen artean, Corominesen lanei esker bere-ziki, Andorraraino bederen euskal leku izenak badirela, batez ere toponimo nagusiak, baina baita bestelakoak ere. Ikertzaile batzuek, maisu katalanaren ildotik, Gironaraino luzatzen dute euskararen eragina. Nire irudituan gai ko-rapilatsua da hau eta orokortzea, zentzu batean edo bestean, aski arriskuga-rria. Uste dut lan monografikoak behar-beharrezkoak direla, eta horietan aspaldikoak diren toponimoak batetik eta tokian tokiko hizkeran erabiltzen diren eta euskal etorkia bide duten generikoetan oinarritutakoak (gapar hi-tzetik atera bide den gabarda ‘[arkakaratsaren] popotea, pikorra’ eta gabarde-ra ‘laharra’, adibidez; ikus Rohlfs, 1985) bestetik bereizi beharrak direla. Lehen kasuan leku izen zaharrak ditugu (Val de Aran, errate baterako, honen aspaldikotasuna zenbaterainokoa den ez badakit ere) eta bigarrenean, aldiz, in situ erabiltzen den hitz batean oinarritutako toponimoa, ez biziki zaharra ezinbestean, artica ‘berroa’ hitzean oinarri dutenak argibidez.


p152

Lopez-Mugartzak (2008) erraten du Erronkaribar ondoan den Anso haranean franko direla euskal jatorriko toponimoak eta honek hizkuntza, han, XVI. mende arte bizirik egon zela erran nahi duela. Hortik ekialdera dauden euskal toponimo batzuk ere zerrendatzen ditu (ibid., 177; ikus, orobat, 2011). Nik Huescan, Jakerriaren aldamenean baina ekialdean dagoen Tena ibarreko toponimiaren inguruko lan monografikoa (Guillén, 1981) irakurri dut, zenbat euskal toponimo zeuden ikusteko, eta erran behar dut gauza handirik ez dudala kausitu: Escarrilla dugu ibarreko herrietan euskal izena dukeen bakarra egilearen arabera, bertatik igarotzen den Escarra ugaldearen deizioarekin lotu beharrekoa, zein, autorearen iritzian betiere, euskarazko as-karra, azkarra zuhaitz izenarekin lot bailiteke, Elcockek (1953: 58-60) latineko carrare, carricare-tik ateratako Gaskuñako escarrá ‘racler, récurer, ratisser, nettoyer ce qui est couvert d’une couche páteuse’ eta Aragoiko escarrar ‘rascar, limpiar la borda’ (cfr. euskarazko karrakatu ‘raer’ aditza) ikusi nahiago badu ere. Ikertzaileek eskura maiz izaten duten karr- ‘harria’ oinarria ere ai-patzen du Guillenek (1981: 51-52), latineko carrare-ren eta euskarazko askarra-ren oinarritzat.

Nire aburuz ur sakonak dira hauek, hots, gauza iluna da latin berantia-rreko hitza latinaren aurreko karr-ekin lotzea, baina bego. Horretaz landara arte zuhaitz izenarekin loturik bide dagoen artica, artiga ‘berroa’ hitza, harri-tik ateratako Arriaca, Arriel, Trasarrial toponimoak eta erroan larre bide du-ten Larronal eta Larradey euskal toponimoak ditugu Tenan, Guillénen arabera (1981: 105, 115, 134); Larraz etxe izena bazter utzi beharko dugu, etorkiz antroponimikoa delako, eta segur aski ez txoil zaharra. Beraz, eta la-burtuz, arrunt toponimo guti lot daitezke euskararekin, eta egiten diren ho-riek ez dira, gutiz gehienetan, batere seguruak.

Azken urteotan M. Selfak Eseraren ibarrean (Huescan, baina Lleida al-dera) egin dituen toponimia azterketetatik, nire iritzian, ezin da ondorioztatu euskal toponimo garbirik dagoenik: Abi euskarazko ahabi-rekin loturik egon liteke, gure hizkuntzan jatorrizko hitza balitz, baina, nolanahi ere, atzizkirik gabe eta bokal bakunarekin azaltzeak ez du horren alde hitz egiten inola ere. Larun (iturria) toponimoan ler ‘pinua’ ikustea ez da aise, bokalarengatik eta dardarkariarengatik; Laspun edo Naspun-en leç-pe ‘leize-pea’ ‘haitzulopea’ eta –un ditugula sinesteko fedea behar da, eta dendronimo bera eta –ti lokatiboa ditugula pentsatzeko, gurean *Lerti-ren modukorik ez dagoelako]], hots, zuhaitz izenekin –di (-dui, -doi) agertzen de-lako, txistukari gibelean ez bada (harizti-n adibidez). Azkenik, Navarri ‘harridia’ izatea ere, bere hola, ezin da ontzat hartu, nik uste, toponimoak osagaitzat harri izan balezake ere, menturaz.

Euskarak Pirinioetan izan duen hedadurarekin zerikusi zuzena du Garonaren inguruetaraino iristen ziren idazkunen bidez ezagutzen dugun akitanieraren gaiak. Onartua da Akitania zaharraren eta gaskoiaren mugak bateratsu datozela eta hizkera honen berezitasunak euskara galduarekin zuzenki lotuak daudela, hots, berezitasun horiek bat heldu direla gure hizkuntzak dituen ezaugarriekin (ikus Rohlfs, 1977). Beraz, onesten da euskararen aldaera zatekeen akitaniera Kristoren ondoko lehen mendeetan Araneraino mintzatzen zela (gaskoia da ibar honetako egungo mintzaira, edo zehazkiago erran, mintzairetako bat), erromatarkuntzarekin galdu eta azken mendeotako mugetaraino atzera egin bazuen ere.

p153

Beste kontua da, ordea, Pirinioez hegoaldean zer gertatzen den xuxen jakitea. Ikertzaileak gehienbat Coromines filologo katalan handiaren lanetan oinarritu dira, eta, orobat, hark komunitate zientifikoan zuen itzalean. Mitxelenari berari ere ez diot sekula Corominesek erraten zuenari kontra egiten zionik edo egin ziezaiokeenik batere irakurri, eta garbi erran daiteke egungo communis opinio-aren arabera euskal toponimia Andorraraino behintzat iristen dela, hain zuzen ere bertan, Erdi Arora arte –ez naiz xehetasunetan sartuko– euskaldunak bizi zirelako (ondorio honetara iristeko bidea alderantzizkoa bada ere: euskal toponimoak badira; beraz, euskaldunak bizi[ko] ziren han).

Nik ez dut erabat hau ukatzen, baina uste dut iragazki tapituagoa erabili behar genukeela proposatu diren euskal toponimoak egiazki hala direnetz epaitzeko garaian. Izan ere, nire irudiko, eskuarki ez da euskal toponimiaren izaera, ohiko «jokamoldea» hola erran badaiteke, aintzakotzat hartzen, gaiaz arduratu diren gehienek ezagutzen ez zutelako eta ez dutelako. Hots, gure toponimia historikoan eta egungoan ohikoak ez diren egiturak eta hurrenkerak proposatzen dira eta euskal leku izentzat aitortzen, baina honela jokatzeko argudioak eman behar dira eta jaulkitzen direnak arrunt ongi arrazoitu, eta ez ohi da hola egiten. Ez naiz akort Turullekin (2011: 1084) «... está claro que el vasco del siglo XX no debería ser la base para topónimos datados cuando menos en la Edad Media» dioenean. Honek, bistan da, ikertzaile katalanak euskal toponimia ez duela ezagutzen –ez da harritzeko; badute lanik aski beren etxea gobernatzen– azaleratzen du. Izan ere, XX. mendeko eta aurreko mendeetako euskaran oinarriturik ez dago arazo handirik Erdi Aroko Euskal Herriko toponimoak aztertzeko eta, maiz, nondik atera diren, osagaiak zein diren, argitzeko, leku izenak usu, lehengoak bezala oraingoak ere, gardenak ez diren arren (honetaz ikus Salaberri, 2011). Bestela erran, bada continuum nabarmen eta argi bat euskal toponimian (elkarkera bera, atzizki berak, ardura item lexiko berberak Erdi Arotik orain arte...), Pirinioetako leku izenak aztertzean nahitaez gogoan eduki behar dena, hango eta hemengo toponimoen euskal izaera eta jatorria baiesteko edo ezesteko tenorean.


BIBLIOGRAFIA

BONAPARTE, L. L., 1863, Carte de sept provinces basques, Londres.

ELCOCK, W. D., 1953, «Place-names in the valley of Tena(Aragon)», Studies in Romance phi-lology and French literature presented to John Orr, Manchester University Press, Manchester, 51-81.

GUILLÉN, J. J., 1981, Toponimia del Valle de Tena, Institución «Fernando el Católico», Zaragoza.

IRIGARAI, A., 1974, Una geografía diacrónica del Euskara en Navarra, Ediciones y Libros, Iruñea.

—, 1982, «El euskera en la comarca de Gallipienzo (s. XVII)», FLV, 40, 493-495.

JIMENO, J. M., 1992, «El vascuence en Gallipienzo y la Val de Aibar (1571)», FLV, 60, 271-275.

—, 1993, «Salazar/Almiradío. Muga lingüística (1605)», FLV, 63, 235-252. —, 1997, Navarra. Historia del Euskera, Txalaparta, Lizarra.

—, 2006, Toponimia navarra IX. Tafalla, in Obras Completas de J. Mª Jimeno Jurío 48. zk., Udalbide & Pamiela & Euskara Kultur Elkargoa, Iruñea.

p154

JIMENO, J. M. & Salaberri, P., 1998, Artajona. Toponimia Vasca / Artaxoa. Euskal Toponimia, Altaffaylla & Nafarroako Gobernua & Sociedad de Corralizas y Electra de Artajona, Lizarra.

JIMENO, J. M. (zuz.), eta hurr., 1999, Nafarroako Toponimia eta Mapagintza / Toponimia y Cartografía de Navarra, Nafarroako Gobernua, Iruñea.

LOPEZ-MUGARTZA, J. K., 2008, Erronkari eta Ansoko toponimiaz, Mendaur V, Euskaltzaindia & Nafarroako Gobernua, Bilbo.

—, 2011, «Aragoiera eta euskara Ansoko toponimian eta onomastikan Erronkariko adibide-en argitan», Euskaltzaindiaren nazioarteko XVI. Biltzarra. Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina. Agiriak, J. A. Lakarra & A. Sagarna & P.Salaberri (arg.), Bilbo, 1195-1220.

MITXELENA, K., 1955, «Contribución al conocimiento del dialecto roncalés», BAP, IX, 1955, 499-536.

—, 1969, «Notas lingüísticas a «Colección diplomática de Irache»», FLV, 1, 1-59.

ONDARRA, P., 1982, «Materiales para un estudio comparativo del vascuence de Elcano, Puente la Reina, Olza y Goñi», FLV, 39, 133-238.

ROHLFS, G., 1977, Le Gascon. Études de Philologie Pyrénéenne, Max Niemeyer Verlag & Édi-tions Marrimpouey Jeune, Tübingen–Paue, hirugarren argitaraldia.

—, 1985, Diccionario dialectal del Pirineo aragonés, Institución «Fernando el Católico», Za-ragoza.

SALABERRI, P.,1994, Eslaba Aldeko Euskararen Azterketa Toponimiaren Bidez, Euskaltzaindia, Onomasticon Vasconiae, 11, Bilbo.

—, 2004, «Sobre la frontera lingüística vasco-romance en la zona de Ujué», Vascuence y Ro-mance: Ebro-Garona, un espacio de comunicación, R. Jimeno eta J. K. Lopez-Mugartza (arg.), Nafarroako Gobernua & Nafar Ateneoa & Iruñeko Udala, Iruñea, 95-104.

—, 2011a, «Pirinioetako euskal toponimoak: direnak eta diratekeenak», Euskaltzaindiaren nazioarteko XVI. Biltzarra. Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina. Agiriak, J. A. La-karra & A. Sagarna & P. Salaberri (arg.), Bilbo, 977-1005.

—, 2011b, «Sobre el sufijo occidental –ika y otras cuestiones de toponimia vasca», FLV, 113,

139-176.

SELFA, M., 1998, «Toponimia documental del Valle Medio del Ésera, I: análisis de la topo-nimia mayor», Alazet, 10, 181-203.

—, 2000, «Toponimia de origen euskérico en Ribagorza: el Valle Medio del Ésera (Huesca)», FLV, 84, 289-300.

TURULL, A., 2011, «Una caracterización de la toponimia pirenaica catalana», Euskaltzaindiaren nazioarteko XVI. Biltzarra. Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina. Agiriak, J. A. Lakarra & A. Sagarna & P. Salaberri arg., Bilbo, 1073-1106.

URRIZOLA, R., 2007, «El euskera en Pueyo», FLV, 105, 299-302.

Hechos relativos a à Salaberri2012c — Búsqueda de páginas similares con +.Ver como RDF
Creator Patxi Salaberri Zaratiegi  +
Event Nafarroan izan dituen mugak zein diren finkatzen saiatzen naiz, gehienbat onomastikak, toponimiak partikularzki, eskaintzen dizkigun datuak baliaturik  +, Ez zela guztizko mozketarik Nafarroa euskaldunaren eta Nafarroa erdaldunaren artean, alegia, hizkuntza zubiak bazirela bi alderdien artean  +, «Ez dago erresuma honetan (Nafarroan) euskaldunik gabeko herririk ez hiririk, Mendialdea hagitz handia delako eta menditar asko jaisten direlako gehienek edo denek erromantzez hitz egin eta euskara ulertzen ez du-ten herrietara»  +, Ameskoagoienak eta Ameskoabarrenak euskaldun iraun dute XIX. mende arte  +, Aguilar haranean ez dago euskal toponimo garbirik  +, Cabredoko Valdigorriren bigarren osagaia edo Genevillako Larrea aurkintza izena bezala  +, Bujanda eta Cabredo-Genevilla artean Munibaltza (Munibalça) ageri da 1446an  +, Santikurutze Kanpezu eta Genevillaren arteko lurretan Ibar (Yuar) euskal toponimo garbia eta Zerripuente (Çerrypuente) itxuraz hibridoa zeuden 1481ean  +, Berrotzan herri izen gehienak erdaratikakoak dira  +, Zuñigako toponimia erdararen bitartez azaldu behar da, baina izan dira  +, Berrotzako beste herrietan, Piedramillerako La Erbea eta Mendierra euskal toponimoak izan litezke, eta berdin Muesko eta Mendazako Marana  +, Estellerriko Erriberan euskararen muga Ebroraino iristen zen Mendabia alderdian, inguru horretako leku izenek salatzen duten bezala  +, Ekialdean XIX. mende arte euskaldun izandako Artaxoa  +, Haran honetako zenbait herrik artean euskara atxikitzen baitzuten Bonapartek mapa ezaguna egin zuen garaian, hots, XIX. mendearen bigarren erdian (1863an, zehazkiago erran)  +, Puiu, euskalduna izan da, haraneko beste herriak bezala, eta orain badugu Urritzolari esker (2007) bertako hizkeraren lagin ttipi bat, 1596. urtekoa  +, Puiuko mugan dagoen Tafallan, berriz, erdara izan da nagusi aspaldidanik, testigantza zaharrek eta toponimiak argi adierazten duten bezala  +, San Martin Unx herriak ere aspaldi galdu zuen euskara eta ezer gutxi da toponimian aurkitzen duguna  +, Urandia (cfr. Urandibidea Galipentzuko toponimo txikia) edo Aragoa ibaiaren goitiko aldean, iparraldean dagoen Murillo el Fruto herriko dokumentazioan bada euskaratikako toponimo mordoxka bat  +, Murillo ondoan baina ugaldeaz beheitiko aldean dagoen Zarrakaztelu herriaren euskal izena Zaraitzuko eta Erronkariko artzainei esker gorde da  +, Azken ibar honetakoen altxonbidea Zarrakaztelun barna igarotzen baitzen, eta Zaraitzukoena Murillon barna  +, Goiti joanda, Kasedan Balsa de Zaburria da dokumentazioan aurkitzen dugun eta euskaratikakoa izan daitekeen –nahiz segurua ez den, jakina– bakarra  +, Galipentzuri dagokionez, euskal toponimia ugaria da oraindik ere, eta badakigu XVIII. mendearen hasieran herria hein batean bederen euskalduna zela  +, Ibar bereko Bizkaiko Julion eta Gardelainen jendea erabat euskalduna zen garai horretan (XVIII. mendean)  +, Lergan sortutako Martin Pernaut apezak katixima euskaraz irakurri behar izan baitzuen lehenean, Julion, jendeak ulertuko bazuen  +, Eslaban ere bizirik zegoen garai hartan gure hizkuntza, aurkitutako dokumentuek frogatzen dutenez, eta orobat Uxuen  +, Oibar ondoko Leatxen euskal toponimia izan da eta da nagusi, eta halaber Zaren, Ezporogin eta Morionesen  +, Zarekoak XVII. mendean euskaldunak zirela eta uste izatekoa da hizkuntza XVIII. mendean zehar ere atxikiko zutela, ez dakit noiz arte  +, Aski muga argia ageri da Uxue, Galipentzu, Eslaba, Lerga, Bizkaia, Zare, eta Leatxe euskaldunen eta Kaseda eta Oibar erdaldunen artean  +, 1627an irunberriar batek garbi adierazi zuen Ledea, Esa, Zangoza, Rocaforte, Oibar eta Kasedan jendeek gaztelania besterik ez zekitela  +, Oibar da ezbairik gabe, aipatutako herri horien artean, euskal toponimo gehien dituena, eta arrazoia da euskara noizbait ere nagusi izan zela bertan  +, Tafallan, Erriberrin, Tuteran, eta bestetan bezala euskaldun multzoak baziren, baina ez ziren, oro har, ber-bertakoak  +, Ledean, Zangozan eta Esan biziki euskal toponimo gutxi ditugu: Ugaste hiruretan dago bizirik eta zaharra da  +, Bustin Ledeakoa da, baina, nonbait, euskaratik hartutako mailegua da, ez baitezpada aspaldiko izena  +, Irunberrik euskaldun iraun du berandu arte  +, Erromantzatua, izenak berak adierazten duen moduan, Urraulbeiti baino franko lehenago erdararatu zen, baina euskal toponimia bada bertan, ez kopuru berean herri guztietan, ordea  +, Nabaskozeko almiradioan ere euskal toponimoak badira, baina ez anitz, eta, gainera, oro har ez dira azaltzen errazak  +, Euskal izena duen Aizpurgin Beloriz, Idokorri, Likarri, Luzugi, Ososki eta Urdantxi ditugu orain, eta Iguenç dokumentazioan  +, Erronkaribar ondoan den Anso haranean franko direla euskal jatorriko toponimoak eta honek hizkuntza, han, XVI. mende arte bizirik egon zela erran nahi duela  +, Euskarak Pirinioetan izan duen hedadurarekin zerikusi zuzena du Garonaren inguruetaraino iristen ziren idazkunen bidez ezagutzen dugun akitanieraren gaiak  +, Onartua da Akitania zaharraren eta gaskoiaren mugak bateratsu datozela eta hizkera honen berezitasunak euskara galduarekin zuzenki lotuak daudela  +, Onesten da euskararen aldaera zatekeen akitaniera Kristoren ondoko lehen mendeetan Araneraino mintzatzen zela  +, Gaskoia da ibar honetako egungo mintzaira, edo zehazkiago erran, mintzairetako bat  +, Erromatarkuntzarekin galdu eta azken mendeotako mugetaraino atzera egin bazuen ere  +, Beste kontua da, ordea, Pirinioez hegoaldean zer gertatzen den xuxen jakitea  +, Ikertzaileak gehienbat Coromines filologo katalan handiaren lanetan oinarritu dira  +, Egungo communis opinio-aren arabera euskal toponimia Andorraraino behintzat iristen dela  +, Bertan, Erdi Arora arte –ez naiz xehetasunetan sartuko– euskaldunak bizi zirelako  +, Bada continuum nabarmen eta argi bat euskal toponimian (elkarkera bera, atzizki berak, ardura item lexiko berberak Erdi Arotik orain arte...)  + y Pirinioetako leku izenak aztertzean nahitaez gogoan eduki behar dena, hango eta hemengo toponimoen euskal izaera eta jatorria baiesteko edo ezesteko tenorean  +
Meta Ezin da ondorioztatu euskal toponimo garbirik dagoenik  +, Larun (iturria) toponimoan ler ‘pinua’ ikustea ez da aise, bokalarengatik eta dardarkariarengatik  +, Laspun edo Naspun-en leç-pe ‘leize-pea’ ‘haitzulopea’ eta –un ditugula sinesteko fedea behar da  +, Dendronimo  +, Navarri ‘harridia’ izatea ere, bere hola, ezin da ontzat hartu, nik uste, toponimoak osagaitzat harri izan balezake ere, menturaz  +, Mitxelenari berari ere ez diot sekula Corominesek erraten zuenari kontra egiten zionik edo egin ziezaiokeenik batere irakurri  +, Iragazki tapituagoa erabili behar genukeela proposatu diren euskal toponimoak egiazki hala direnetz epaitzeko garaian  +, Eskuarki ez da euskal toponimiaren izaera, ohiko «jokamoldea» hola erran badaiteke, aintzakotzat hartzen, gaiaz arduratu diren gehienek ezagutzen ez zutelako eta ez dutelako  +, Gure toponimia historikoan eta egungoan ohikoak ez diren egiturak eta hurrenkerak proposatzen dira eta euskal leku izentzat aitortzen  +, Honela jokatzeko argudioak eman behar dira eta jaulkitzen direnak arrunt ongi arrazoitu, eta ez ohi da hola egiten  + y Honek, bistan da, ikertzaile katalanak euskal toponimia ez duela ezagutzen  +
Pplace Amesko  +, Erronkaribar  +, Antso  +, Esera  +, Oibar harana  +, Uxue  +, Allin ibarra  +, Lana  +, Lizarra  +, Aguilar  +, Garañan  +, Cabredo  +, Bujanda  +, Genevilla  +, Santikurutze Kanpezu  +, Acedo  +, Cabrega  +, Mirafuentes  +, Piedramillera  +, Ubago  +, Mues  +, Nazar  +, Zúñiga  +, Asarta  +, Sorlada  +, Burlata  +, Amalauta  +, Armorandieta  +, Atazabala  +, Berrabia  +, Perriai  +, Urbisu  +, Almuza  + y Allo  +
Topic Odonimo  +
Toponym Ibar (Yuar)  +, Anuntzieta (Anunçieta)  +, Araduri (Aradury)  +, Hamusko (Hamusco)  +, Baube  +, Río Haritxo (Ryoharycho)  +, Arrielle (Arryelle)  +, Arlin (Arlyn)  +, Almuzazidorra (Almucacidorra)  +, Alubidea  +, Escarrilla  + y Escarra  +
Z.author Juan Karlos Lopez-Mugartza  +, Jimeno Jurio  +, Salvador de Lubián  + y M. Selfa  +
Zite Salaberri2011  +, Salaberri, 1994  +, Jimeno & Salaberri, 1998  +, A. Irigaraik (1974: 82)  +, Salaberri, 1994: 1095-1096  +, Jimeno, 1997: 133  +, Lopez-Mugartzak (2008)  +, Guillén, 1981  +, Elcockek (1953: 58-60)  +, Guillenek (1981: 51-52)  +, Rohlfs, 1977  + y Turullekin (2011: 1084)  +
Herramientas personales