Salaberri1999

De EsWiki

Santu izendegia onartu ondoren, beharrezkoa ikusten du Euskaltzaindiak izen horiekin joaten ohi dena, aurrean edo atzean, arautzea. Ezaguna da euskaraz santu izen batzuek, hain zuzen ere zaharrenek, latineko dominus/domina hitzetatik atera diren done/dona dituztela aldarnenean. Aebischer, Dauzat, Meyer-Lubke eta beste erromanista batzuek erakutsi duten bezala, ohitura hori oso goiztiarra izan zen Europan eta 11. mendera arte aski arrunta. Gogora bitez Dompierre / Dampierre, Donremy, Dommarie / Dammarie izenak, esaterako. Usadio zahar horretan, euskaraz maiz jaun / andre eransten zen, beste hizkuntzetan egiten zen gisa. Zenbait autoreren erabilera ikus daiteke adibide hauetan:

Andre Dona Maria (Etxepare), Andre Dona Maria (Beriain).

Donalalla (Lizarraga Elkanokoa,'Santa Eulalia').

Jandone Cue ('Jaun Done Jakue',Olaetxea).

Done Meteri Celedon (RS).

Iaun done Miquel Aynguerua (Beriain).

Iondone Petri(Axular); Iandone Peri (Viva Jesus).

Jaun Done Petri (1), Jaundone Jacua (Duhalde).

Jaun Done Joane (Duvoisin).


(1) Aurrekoan Jauretxe agertu arren Duhalderi zegokion aipua.

(2) "Euskal pontizen batzuk aztarrikatuz", Euskera, XXX 2. Aldia, 513-525.

p1170

Done-ren aldaerak ez dira gutxi testu zahar eta berrietan: Jandone (Olaetxea), Jaundone (Beriain, Duhalde), Iaundone (Kapanaga), Iuandone (Be- riain), Ioandone (Betolatza, Beriain), Jaun Done, Jaun done (Jauretxe, Jon Etxaide (2) ), Iandone (Viva Jesus, Betolatza, Kapanaga), Joandone (Tartas), Jondone, Iondone (Bela, Axular, Pouvreau, Harizmendi, Larreko, P. Iturralde [Lafitte?; zuberotar baten ahotan]), Jondane (Pouvreau), Dona (Pouvreau), Iaundoni (Etxeberri Ziburukoa), Jaun Doni (Lapeyre), Iondane, Jondane (Belapeire, Maytie); iondane (Pronus, Belapeire?), Iondoni (Xurio, Baratziart, Laphitz), Jondoni (Lavieuxville, Haraneder, Monho, Larreko, P. Iturralde [La- fitte?], J. Hiriart-Urruti-II), Yondoni (Manezaundi), Jon Doni (Oxobi), Yaun- doni (Bernard Larregi), Jundene (Afiibarro), Jundane (A. Xaho), Done (RS, Afiibarro, Iztueta, Txomin Agirre, Larreko, Orixe), Doni (Oskara libria), Jaun-done (Aresti). Orixek, gainera, Donibane, Gurutzeko Donibane edo Do- nibane Gurutzeko eta Iban Gurutz ibiltzen ditu.

(Andre) Dona-k aldaera gutxiago ditu: Andredena, Andre Dena (B. Etxepare, Gazteluzar, Larreko, Manezaundi, Oxobi, P. Iturralde [Lafitte?]), Andre dona (Beriain), Andre-dona (Aresti), Andrane (Betolatza, Kapanaga), Dona (Lizarraga Elkanokoa), Done (Txomin Agirre).

Done bakarrik ere agertzen da testu zaharretan, gutxitan izan arren:

Otu doneari ygarartean nequea, RS 545 (cf. Oihenart 662: Othoi sainduari, deraunsano ekaizari).

Orobat testu berriagoetan: Done (Iztueta, Txomin Agirre), Jondonea (Larreko).

Zer esanik ez, leku-izenetan oso ugariak dira done / dona (eta aldakiak), bai eta jai izenetan ere (elkarketa legeengatik, done> dona dugu maiz):

Donostia « *Donesebastiani).

Doneztebe (Santesteban erdaraz); Joan Done Estebe (Lareki, Urraulgoiti), Juandone eztebe (Eslaba).

Dona Gracia (Espartza-Galar; Orotz-Betelu; Aietxu).

Dona Julia (Deierri).

Donamaria (herria); Andredonamarialdea (Bidaurre), Dona Maria (Deierri; Leotz; Muru-Artederreta; Narkue...).

Donaralla (Santa Eulalia, Orban eta Arangurenen), Donadalla (Artzibarren).

Dona Pia (Iruñea).

Donamartiri (fr. Sain-Martin-d'Arberoue); Joandonemartie (Irurre).

Donapaleu (fr. Saint-Palais); Donaparai «*Done Perai, Aberasturi); Doneplaio (Burgi); Joandenebelayo (Eslaba).

Donaisti «*Done Justi).

Donibane; Donineko jaiak (Bakio).

p1171

Donacuilar «*Done Jakue Larra, Arabako Villafrancan); Joan done Jacue (Aria).

Dona Loria (Santa Alodia, Eulaten).

Done Meteri (Gastiain, Larragoa).

Done Miquendi (Mafieru).

Done Miri (Arroitzen, Biurrunen eta Oletan).

Doneperuaga (Deustuko San Pedro eliza, antzina).

Done Tomo (Burgi).

Durruma «*Done Errumane) "la fiesta de Durruma", esaten da Arabako herrian, hots, San Roman herrian. Cf., gainera, Juandeurruma Maeztun.

Jandoneperi (Arrigorriaga).

Juandenurgi (Azazetan). Cf. Sandijurgi.

Juan Dene Marti ondoa (Ibero).

Joan done ortuxi (San Frutos, antza duenez) Orba ibarrean.

Joan done Miquel aldea (Egues); Juandenemiguelaurrea (Muzki).

Juandone Julio (Moriones); Done Jurio (Leatxe).

Joandone Salbatore (Irangote, Oibar harana).

Literaturak eskaintzen dizkigun lekokotasunak gogoan edukirik, beraz, ez da garbi ikusten zergatik hautatu behar den, zenbaitek proposatzen duten moduan, Iondoni aldaera batutzat, hau da, zergatik aukeratu behar den, dauden harnaika aldaeren artean, forma itxuraldatu hori. Zergatik ez, ildo beretik, Axu- larren eta besteren Jondone edo Lapeyreren Jaun Doni? Eta zergatik ez men- debaldeko tradiziokoa den Jandone? Gure ustean aldaerarik gardenena, eus- kaldun guztiendako ulerterrazena dena, jaun done da dudarik gabe, eta ez dugu pisuzko arrazoirik ikusten jondoni proposatzeko. Era OOrean, femeninorako egokiago ikusten dugu Andre dona Andre dena edo Andredena baino.

Irizpidetzat literaturan erabili dena hartuz gero, badira beste aldaera batzuk hori bezain onargarriak direnak. Gainera, kontuan eduki OOhar da gure zenbait idazlek Jaun Done aposizioa eta aldaerak ohikoak, tradiziokoak diren izenekin ez ezik, horrelako osagarririk behin ere izan ez duten OOste izen askorekin ere ibili dituztela. Esaterako, hor daude Larrekok ibiltzen dituen Jondone Augustin / Jondoni Agustin (3), Jondone Atanasi, Jondoni Domingo, Jondoni Fermin, Jondoni Ferrando, Jondone Frantzisko Asiskoa / Jondone Asiskoa / Jondoni Franzisko Xabier / Jondoni Frantses Xabier, Jondone lfiaki / Jondoni Ignazio, Jondoni Ifiaki (Loyolakoa), Jondoni Isidore, Jondoni Isidro, Jondoni Jakes, Jondoni Joan ebanjelaria, Jondone Jose, Jondoni Juan, Jondoni Juanes, Jondoni Juani, Jondoni Joni Batista, Jondoni Martin, Jondone Mikel / Aralarko Jondone Mikel / Jondoni Mikel( Aralarkoa), Done Nikola / Jondoni Nikolas, Jondoni Satorde (4), Jondoni Tomas, Jondoni Xabier, Jondone Zernin / Jon- doni Zernin, maskulinoetan eta Andre Dena Maria, Andre Dena Pilarekoa femeninoetan.

(3) Hagionimo honen kasuan ezin esan dezakegu inoiz erabili ez dela, Orbako toponimian honen euskarazko aIdaera bide den Juan done mustio azaltzen baita. Mustio, irudiz, aurreko *Augustino batetik atera dateke.

(4) Moret iruindarrak here Anales del Reina de Navarra-n Nafarroako hiriburuko San Saturnino-ren (= San Cerni(n) euskarazko kidetako Jaun Done Satordi ematen du.

p1172

Napartarra-n (Larrekok aipatzen ditu) Yon Done Kiril eta Yon Done Me- todi ere azaltzen dira; Iztuetak, lehenago, Done Agustin, Done Bartolome, Done Inazio, Done Juan, Done Teresa ditu. Txomin Agirrek Done Anton, Done Antonio, Done Bizente, Done Joane, Done Paulo, Done Pedro, Done Klara, Done Saturnino, Done Tomas, Done Zizilli ere badarabiltza, done apo- sizioa posposiziotzat duen aldaeraz -Antonio Donea- landa; Gabriel Arestik Jaun-done Alexa, Jaun-done Betiri, Jaun-done Bladi, Jaun-done Eustakio, Jaun-done Eztebe, Jaun-done Jakue Nagusia, Jaun-done Joane Bataiatzailea, Jaun-done Joane Caillabit, Jaun-done Julian Antiokia-koa eta Jaun-done Mar- ti ibiltzen ditu, eta Jon Etxaidek Jaun done Pantxiko. Zerrenda luza daiteke, nahi izanez gero.

Hortaz, literatura -azken bi mendeotako edo literatura- irizpide hartuz gero, badirudi mintzagai dugun aposizioa, izan dadin Iondoni, izan dadin Jaun Done edo beste zeinahi, edozein izenekin erabil litekeela. Hau, gure ustean, gehiegikeria da, eta mugatu egin beharra dago. Hemendik segitzen da, bistan denez, literatura aintzat hartu behar dela, dudarik gabe, baina ezin dela inola ere irizpide bakartzat aitortu. Euskara bizia eta hagiotoponimia ere kontuan edukitzekoak dira, gure iritzian.

Euskara bizia dela-eta, norbaitek esan dezake Iondoni aldaera bizirik da- goela -Jon Doni idazten zuen Oxobik-, eta beraz hobestekoa dela. Hau uste dugu asko fiabartu behar dela: lehenik jakin behar genuke non dagoen bizirik, eta indarrik ba ote duen. Ez dakigu Iparraldean zehazki zer gertatzen den, baina Luzaideko egoera ezagutzen dugu -neurri batean balio dezakeena- eta ber- tan zenbaitek erabiltzen duten Iondonani-z landara ("San Juan") ez dago deus askorik; Manezaundik alabaina honela zioen bere lantxo batean:

Erran dezagun aitzinetik XVI. mendean Iruneko paper zaharrek erakhusten daukutena. Denbora hortan oraiko San saturnino eliza deitzen zuten "Iglesia de faun done Satordi". San gregorio-ko dorreari "la torre de Don Gergori".
Ohartzekoa da Benabarren, Laphurdin eta Xuberon nola deitzen duten Santiago eguna. Yandenaki (Yaundone Yaki = santo senor Yako).
Ene sortherrian (Luzaide) galdegiten balinbaduzue noiz diren herriko bestak ihardetsiko dauzutue (sic): "Yandenakitan" (Santiagotan). Ikhusten dugun bezala mendiez beste aldekoek, (eta bai lruiiekoek lehengo denboretan), bethi yaun ezartzen zuten done aitzinetik.
Huna bertze eskuarazko saindu batzuen izenak oraiko egunetan deitzen dituztenerekin (sic).
Yandone Petri, San Pedro. Yandorte Mikelan, San Miguel. Yandenani (yaun done Joani), San Juan (5).

(5) Artikulu hilduma, R.M. Pagolak paratu argitalpena, Euskal Editoreen Elkartea, Bilbo, 1990, 282-283.

Hegoaldean, bestalde, ez dugu londoni-rik aurkituko (Larrekoren lana alde bat uzten badugu), ez orain ez antzina. Bai, ordea, Jaun Done eta honen desitxuraketaren ondorio diren Jandone, Juan Done, Juan Dene... eta beste hamaika, literaturan eta batez ere garai bateko eguneroko hizkera biziaren isla den hagiotoponimian ere.

Gehiegikeria da gure irudiko Iparraldeko alderdi batean -Zuberoan ez baita erabiltzen ez erabili- erabat indargabetua eta hil hurran bide dena Euskal Herri osora zabaldu -inposatu- nahi izatea, jakinik-eta ez Zuberoan ez He- goaldean horrelakorik inoiz ibili ez dela. Hegoaldean, eta esan gisan, Jaun Done-ren ondokoak edireten ditugu arruntean, baita egungo egunean ere, ha- giotoponimian eta aztama ihartu zenbaitetan (cf. Azkuek dakarren Aezkoako faun Donaani Batista, Larrabetzuko kanta batean Barandiaranek bildurikako Doniane edo Bizkai-Gipuzkoetako herri batzuetan ibiltzen den Donienatxa 'Doniane-aretxa').

Bestalde, literaturan ere Iparralde / Hegoalde zatiketa nabarmena da, Iondoni -nola ere idazten baita hau- ia soilik Iparraldeko idazleek erabili baitute, honetan Iparraldeko literatura tradizioari jarraikitzen zaion Larreko aIde bat utziz gero (izan liteke besteren bat). Iparraldean, gainera, eta zuberotarrak bazter utzirik ere, ez dute denek londoni, Yondoni... erabili, hor baitago, adi- bidez eta besteak beste, Duhalderen Jaundone. Hagiotoponimiak ez duela balio, zerbait zaharkitua eta igaroa dela esaten duenari esan dakioke literatura ere, orain-oraingoa ez bada, ez dela egungo nor- maren isla, euskara "zaharkitua", "izoztua" edo "horrnatua" dela, neurri handi batean.

Bestalde, hasiera-hasieratik sanctus / sancta parearen ondorengoak ohi- koak izan dira gure artean, literaturan eta hagiotoponimian; aposizioa izenaren aurrean zegoenean san(t) / santa, sa(i)nda erabili izan da, eta sa(i)ntu, saindu, sandu / santa, sa(i)nda bakarrik agertzen zenean. Gutxiagotan erabiliak izan dira seint / seinta (Salaberri, hiztegian) eta sen (gogora Iribarne zuberotarraren Sen Gmt liburua, 1879koa). Hona adibide batzuk:

p1174

San Agustin (Axular). Santa Lueia (Axular). San Piarrez (Etxeberri Ziburukoa). San Bernat (Duhalde). San Miguel (Arzadun). Espiritu Sandua (Beriain). Santa Elizabeth (Arbelbide).

Hagiotoponimian, bestalde, ugariak dira Santi edo Sandi « Santi < Saneti) dutenak ere:

Sandiandore ('San Andres'; aldaera franko ditu eta Euskal Herriko hainbat tokitan azaltzen da, Berroztegietan eta Monasteriogurenen, esaterako).

Sandiatiri(a), Santatria... ('San Adrian'; Askartzan, Kontrastan...)

Sandijusti, Santijusti ('San Justo', Galar).

Sandijurgi (Sandurdi Idotzin eta Elon; = Jaun Done Jurgi 'San Jorge').

Santikurutz (Olaetan). Sandi/aurendi ('San Lorentzo', Agoitz, Aribe, Etxalatz).

Santilari ('San Hilario', Artariain).

Santimami ('San Mames', Leioa-Erandio; cf., gainera, Etxabarri-Allingo San Mamia).

Santimartzelo (Lunan). Santitisi, Santitis ('San Tirso', Bemedo, Galipentzu).

Sanditume, Santitume (= Done Tome 'San Tomas')...

Mende honetako idazleen lanetan atzean paraturik ere azaltzen da sandu:

Mateo, Marko, Luka ta Yoan Sanduak... (Polikarpo Iraizozkoa).

XIX. mendearen azken aldetik gaur arte nabaria da literaturan done / dona bikotearen berpiztea, Hegoaldeko idazleetan:

Done Bizente, Done Gregorio, Done Paulo, Done Saturnino, Done Tomas... (Txomin Agirre).

Done Nikola (Larreko). Done Peru (Azkue). Done Baladi (Orixe; cf. Luzaideko San Bladi bizia)...

Bukatzeko diogun san, santu eta santa saihesteko deun / deuna sortu zuela S. Aranak, jatorra den deunge-tik atereaz (Kepa deuna, adibidez, "done Petri" esateko). Hau, bistan denez, ezin da ontzat hartu euskara batuan.

Auzo, herri eta hirietan patroi edo zaindariaren omenez egiten diren jaiak adierazteko, Hegoaldean, izenaren aurrean san edo santa ezartzen da, eta sintagma mugatu pluralean erabiltzen: sanblasak, sanferminak, santamarinak, sanprudentzioetan, sanmartzialak, santanetan, santaisabelak, sanjoanetatik sanpedroetara...

Hechos relativos a à Salaberri1999 — Búsqueda de páginas similares con +.Ver como RDF
Creator Patxi Salaberri Zaratiegi  +
Herramientas personales