Salaberri1993

De EsWiki

p167

Lan honek bi zati nagusi ditu: lehenik Nafarroako hiriburuak euskaraz idatzitako testuetan agertzen dituen aldaerak bildu nahi izan ditugu, toponimoen forma aztertzerakoan garrantzi handikoa baita azaltzen diren testuingurua, hots, erabiliak diren hizkuntza. Gero ahozko erabilerari lotu gatzaizkio, Nafarroa Garaian barrena (batez ere) hiriburuari gaurregun euskaraz mintzatzerakoan ematen zaion izena eskualde ezberdinetan zein den jakin nahian. Honetarako argitaratuta zeuden lekukotasunez baliatu gara (EAEL eta EENEL-ez bereziki), bai eta guk erresuma zaharreko hainbat herritan bildu ditugun datuez ere. Eskerrak eman nahi genizkieke hemendik lantxo hau burutzen lagundu diguten informatzaile guztiei, bai eta halaber, gurekin arratsalde bana galtzeko ardurarik izan ez duten Iñaki Kamino (Aezkoa), Andres Iñigo (Malerreka), eta Juan Joxe Zubiriri (Goizueta-Arano).

Lana ez da erabatekoa, alegia, anitzez ere testu gehiago araka zitezkeen (1), eta anitzez ere herri gehiagotan galdegin zitekeen "Pamplona" nola erraten duten. Guk interesgarrien iruditu zaizkigun alderdietara baizik ez dugu jo.

p190

Irunea-ren etimologiaz

Koldo Mitxelenaren iritziz autore klasikoek (Estrabonek, Pliniok) erresuma zaharreko hiriburuari ematen dioten izenean (Pompaelo. Pompelo epigrafeetan (n225)) Pompeyo jeneral erromatarraren izena eta euskaraz Nafarroako hiriburua izendatzeko erabili izan den izena bide ditugu (Estrabonen arabera Pompaelo Pompeyopolis-en adierakidea da), nahiz azken honek itxuraldaketa batzuk jasan behar izan zituen, usadio latinoei egokitze aldera (n226).

n225 Carmen Castillo, "La onomastica en las inscripciones romanas de Navarrra", in Segundo Congreso de historia de Navarra. 1990, PV, 14. eraskina (1993), II7-I34.orr. Laster argitara atera beharreko lana da hau.

n226 "Hispánico antiguo y vasco".

p191

Autore honen arabera -ilone forma latinoa modu batera edo bestera euskarazko Iruñea-ri dagokio (n227). Orain urte batzuk aurkitu zen olcairon txanpon-inskripzioan A. Tovarren aburuz (n228) olca 'ongi landutako alorra' zeltiarra eta nafar hiriburuaren izena dugu, seguraski 'olkako Iruñea' adiera duen elkartu baten aurrean gaudelarik. Autore honen arabera Irun, Iruña aitzineko Ilum- batetik atera dira, euskaraz arrunta den I > r aldakuntzaz. Pompaelo aldaera ofizialean nafar hiriburuaren aldaera kontserbatzaileagoa izanen genuke, aipatu txanpon-inskripzioko -iron herrikoiaren parean.

Mitxelenaren arabera, konplexua dirudien Iruñea-ren lehen osagaia ili- izan liteke, hots, ekialdeko euskalkietan gorde den eta Penintsulako eta Frantziako hegoaldeko zenbait hiri-izenetan aurkitzen dugun (h)iri- 'herria, hiria, ziutatea'-ren aitzindaria. Iruñea erromatarren garaian garrantzikoa izan zen Irona arabarrarekin identifikatu behar genuke, bai eta, halaber, Ironberri-ren lehen osagaiarekin « Irone + berri, euskaraz ohizkoa den lehen osagaiko azken bokalaren erortzeaz, eta kontsonantearen desbustiduraz. C( Plinioren I1u(m)benitani). Iron ere Ironea-ren aldaki soila besterik ez litzateke (229). Irakasle errenteriarrak dioenez, Ironea 'hiria' hutsa baino zerbait gehiago litzateke, baina ez da zeharo segurua azken osagai hori on izenondoa den (230).


(227) "La langue ibere", Lengua e historia, Paraninfo, Madril, 1985, 341-356.orr. Mitxelenaren arabera Im- lehenagoko *il + Bokal-etik heldu da, ez *iL + bokal-etik, bestela euskarazko -r- azaltzerik ez bailegoke (cf. hiri, lrun, Irufiea, lrunberri). Imiiea-ren azken -a hori artikulua da, berria beraz (toponimo euskaldunetan XI. menderako azaltzen bada ere), inguruko hizkuntzei jarraikiz jaioa. (228) "EI nombre de Pamplona", FLV, 25, 1977, 5-8. Ikus, gainera, Javier de Hozen "EI euskera y las lenguas vecinas antes de la romanizacion", in Euska/ linguistika eta literatura: bide berriak, Deustuko Unibertsitatea, Bilbo, 1982, 27-56.orr. (229) FHV, 5oo.0r. (230) FHV-n ideia hau onartzen duela irudi du, aurreko Ianen batean ("Hispanico...") ia arbuiatzen zuela esan daitekeen arren. FHV-n honela dio: «...tambien tiene -e (como lrufie-) el nombre de la 'mano derecha', compuesto de on 'bueno'» (501.0r.); «Las variantes de eskui(n), y acaso los del 'abuelo', plantean el mismo problema que hemos visto a proposito de lruinea, en composicion lrun-, lruin-: lruin a/dean, en ms. de Lizarraga,

Hechos relativos a à Salaberri1993 — Búsqueda de páginas similares con +.Ver como RDF
Creator Patxi Salaberri Zaratiegi  +
Herramientas personales