Oribe2011

De EsWiki

Ondorioak

Toponimoen banakako azterketa egin eta gero, ondorioak aztertuko dira. Lehenik antroponimoak zerrendatuko dira, baita sailkatu ere. Prozesu bera egingo da antroponimoekin loturik ageri diren elementuekin, gehienetan atzizkiak direnak. Azkenik, egitura antzekoa duten toponimoak konparatuko dira, ondorio linguistikoak eta extralinguistikoak agerian uzteko. Ekarpenen artean, toponimo batzuen etimologiak emateaz gain, antroponimiari dagokiona aipatu beharra dago, zenbait antroponimo berri aurkitu dira, nahiz eta berreraikiak izan behar; antroponimo ezagunak zirenen lekuko kopurua handitu da, nahiz eta lekuko ez zuzenak izan; hots, toponimoetan txertaturik agertu dira.

Hauek dira, ordena alfabetikoan aztertutako leku izenen antroponimoak: Acutus, *Anaizo, Aster,*Beritz, Betelu, Bikendi, Bita, Cato,*Gomizti, Guter, Jaunti, Lander, Leioari, Licinius, Martin, Maturus, Mauri, Momi, Muniko,*Nabardo, Rufus,*Seito, Terentius, Zabalo eta Ziti.

Jatorriari dagokionez, bost multzotan bana daitezke:

  1. . Latin jatorrikoak: Acutus, Aster, Beritz (< Felix), Betelu, Bikendi, Bita, Cato, Leioari, Licinius, Maturus, Mauri, Rufus eta Terentius.
  2. . Euskal jatorrikoak: *Anaizo, Jaunti, *Nabardo, *Se(h)ito eta Zabalo.
  3. . Jatorri germanikoa izan dezeketenak: Guter eta *Gomizti (azken honek jasan omen du euskal hipokoristiko baten gehiketa).
  4. . Erdi Aroko eliza katolikoaren eraginekoa: Martin.
  5. . Arabiar jatorrikoa izan daitekena: Ziti.
  6. . Eta jatorri ilunekoak: Lander, Momo eta Muniko (honek -ko euskal atzizki hipokoristikoaren gehiketa jasan du).

Leku izen batzuetan dagoen antroponimoa ezaguna den bezala, cf. Jaunti, Martin… beste batzuetan lekuko zuzenik ez duten antroponimoak berreraikitzera bidali gaituzte zenbait toponimok: Anaizoz -> *Anaizo, Setoain -> *Seito… Jakina denez, erdal jatorriko antroponimoek aukera gehiago izan dituzte garaiko agirietara heltzeko, batetik, eremu geografiko gehiago izanik, aukerak biderkatzen dira, eta gainera, Euskal Herrian berandu arte ez da lekukotza onomastiko handirik izan, eta Erdi Aroaren lehenengo erdirako, adibidez, oso gutxi dira geratu diren lekukoak.

Antroponimian bi lekuko mota daude agerpenaren nolakotasuna kontuan hartuta, zuzenak eta zeharkakoak, horrela, *Anaizo eta *Seito-ren agerpenak zeharkakoak dira, ez dago lekuko idatzietan, orain arte behintzat, pertsona izen horiek dituzten pertsonarik agertu. *Beritz-en kasua zalantzazkoa da; adibidez, sarreran azaltzen denez, litekeena da Leireko agirietan Veriz izena agertzea, nahiz eta agiriekin eginiko edizioan agertu ez.

Berdin gertatzen da *Gomizti eta *Nabardorekin, lekuko zuzenik gabeak, baina oinarrian dauden antroponimoez eta atzizki ezagunez osaturik berreraiki dira.

Leku izenen egiturara igaroz, antroponimo bat oinarrian duten toponimoen kasuan, ohikoa da beste elementu batekin agertzea, dela izena, dela atzizkia, zein jabego zuten adierazteko:

Izen bat atzean dutenak: Bitazabal, Janduri, Martintximitxu(a), Momiola, Munikola. Horrela, Bitazabal izango zen ‘Bita izenekoaren leku zabala’, Janduri, ‘Jauntiren hiria, landetxea’. Besteetan tximitxu ‘hesia’ eta ola ‘etxola, burdinola’ izango ziren adierazitako jabegoak.

Atzizki baten ondokoak dira:

  • -Aga: Likiñaga, Uterga.
  • -Ain: Akutiain, Beristain, Betalain, Gerenzain, Labardain, Landarrain, Setoain, Urrupain.
  • -Ano: Gomistio, Lebario, Zitiano.
  • -Eta: Aztreta, Matureta.
  • -Ika: Gaitoka, Maurika.
  • -O(t)z: Anaizoz.
  • -Tegi: Zabalotegi

Azkenik, inolako elementu gehigarri gabekoa den bakarra Ikindi da. Atzizkien kronologiaz lerro batzuk bete daitezke, batzuek jatorri ezaguna dute, gehienak latinaren bitartez igaroak baitira euskal onomastikara. Batzuetan jatorri hori oso agerikoa da, -ano-rekin gertatzen den bezala, edo bere kide hurbilekoa den -ain-ekin. Susmo handiak daude -eta ere latinetik hartua delakoan, baina ez dago ziurtasun erabatekorik, eta hala izan bazen ere, atzizki horrekin antroponimoak ere jartzea berrikuntza omen da. -Ika ere, latin jatorrikoa ematen du, hemen agertzen den bi kasuetan jatorri latinetiko antroponimoak daude ondoan, Cato eta Maurus. Eta -otz geratzen da, jatorri ilunekoa eta toponimoak sortzeko erabilia.

Kanpoan geratzen dena -aga da, izen deklinabideko -ak formaren aurrekoa izan dena. Izan badira, aurreko mendean -aga atzizkia beste hizkuntzetan bilatzeko saioak, baina egun, ez dirudi ideia horrek dirauenik. Gogoratu beharra dago, -eta atzizkiaren jatorriaz zalantza badela.

Baina jatorria kanpokoa izateak ez du ezkutatzen euskaran barneratu eta toponimoak sortzeko erabili zirela mende batzuetan, lan honetako zenbait toponimo euskarak sortutakoak izan daitezke, antroponimo latinak erabili ez direla agerian geratzen da, adibidez, Labardain, Landarrain, Setoain, Gomistio, Zitiano, edo Anaizoz toponimoekin bezala.

Kasu batean antroponimoaren jatorria latina bada ere, Felix, toponimoak erakusten duen bilakaera euskarazko bihurtzen du, Beristain-en -st-, lehen -zt- izana, -tz + -ain loturatik sortua, interbertsioaren bitartez.

-Aga atzizkiaren Likiñaga interesgarria da, antroponimoa Licinius da, latina, baina Erdi Aroko pertsona izen horren lekukoetan belarea aldatuta agertzen zaigun bitartean, Likiñaga izenean ez dago aldaketaren aztarrenik. Ezin jakin belaredun aldaerako antroponimoak noiz arte iraun zuen, baina iraun zuen bitartean Likiñaga leku izena sortzeko erabilia izan zen.

-Ano atzizkia, nahiz eta jatorri latinekoa izan, gerora ere erabili zen, hemen jarritako datuak oker ez badaude, Gomistio eta Zitiano toponimoak aztertuta. Lehena Gomitz izen germanikoan du jatorria, eta horrek Erdi Aroaren hasieraraino eramaten gaitu; eta bigarrenak, kontuan hartuta arabiar jatorrikoa izan daitekeela, viii. menderaino, gutxienez.

Etimologiak zuzenak badira, -ano atzizkia lehen milurteko bigarren erdian erabili zelako iritzia sendotuta geratuko litzateke.

Beste sailkapen moduko bat litzateke toponimo biziak eta hilak banatzea. Lan honetako gehienak bizirik badaude ere, batzuen kasuan ez da aurkitu Erdi Arotik geroko lekukorik, tartean Anaizoz eta Aztreta daude, baita Bitazabal ere. Zitianoren lekukoak, aldiz, xviii. mendekoak dira, baina badirudi gaur egunera ez dela heldu.

Hauetan guztietan lekukoak behin bakarrik agertzen dira, erabilitako datuen arabera, eta gero desagertu ziren, aztarrenik utzi gabe.

Horrelako toponimoen analisietan arrisku handiagoa da, lekuko bakarrean oinarrituta daude etimologiak, eta heldutako lekukoan oker egiteko aukera handiagoa delako; hala ere, onomastikari egin diezaioketen ekarpena kontuan izanda, hapax toponimiko hauen balioa ez da gutxiestekoa.

Azkenik, bost toponimotan ikusten da, osagai berberak izanik, forma desberdinera heldutakoak, Akutain, Beristain, Gaitoka, Gerenzain eta Lebario. Akutain gipuzkoarraren eta Akotain nafarraren artean egun bokal bateko aldea badago ere, garai zaharragoetan diferentzia handiagoa zen, eta hori hala izanik, hemen proposatu da garai desberdinetan sortu zirela, nafarra erromatarren garaian eta gipuzkoarra ondorengo mendeetan. Beristain-ek badu bere kidea Nafarroan, Eristain. Desberdintasun bakarra hasierako kontsonantean datza.

Baina horrek erakusten du Felix antroponimo latinak euskarara igarotzean bi forma utzi zituela, *Beritz eta Eritz, azken hau lekuko zuzenen bitartez ezaguna den bitartean, bestea lekuko zalantzazko baten bidez heldua da guretzako. Hala ere, bada beste euskarri bat *Beritz-en alde, Beristain toponimoa hain zuzen. Gaitoka bizkaitar toponimoak badu Bizkaian bertan bere bikia, Gatika. Biek antroponimo eta atzizki bera dute, eta hala ere forma desberdina hartu dute, eta zaila da diferentziaren arrazoiak aurkitzea, beharbada Catoica izenaren bokal elkarketak zerikusia du, -oi- diptongoa desegitean bi aldaerak sortu baitziren. Nafarroako Gerenzain eta Gerendiain badaude, eta hor, diferentzia bakarra -tia- taldearen bilakaeran datza, batean -za-, bestean -dia- finkatu zelako.

Azkenerako Lebario leku izen bizkaitarra dago, lan honetan aztertua, eta urrunekoa ez den Legerio. Oinarri eta atzizki bera, baina toponimo desberdina. Leioari antroponimoaren formari, beharbada, zor zaio toponimo forma desberdinak sortzea, Lebarioren sarreran ikusi bezala, Erdi Aroko lekuko zuzenetan Leioarik aldaeratasun handia erakusten du.

Lebario

Abadiñoko leku izena. Lekuko zaharrenak xv. mende bukaerakoak dira: la puente de Leuario 282, 1478 f20 53; el dicho logar e puente llamada Leuario 283, 1478 f20 53; logar e puente de Leuario 287, 1478 f20 53.68

p342

Lebario-ren eratorriak badaude Bizkaiko fogerazioetan: Berrizen Lebarioeta; n69 eta Iurretan eta Zornotzan, Lebariotegi. n70 Itxuraz, Abadiñoko Lebario izenetik beste biak sortuko ziren. Lebario leku izena azaltzeko, -io bukaerako zatiak aztarrena eman dezake; beste toponimo askotan bezala, -iano > -io bilakaera susma dezakegu, izan zitekeen bilakaera iradokiz, *Lebariano > Lebario. Horrela gertatu bada, bilatu behar dugu *Lebari- formako antroponimoa. Izan ere, badago Erdi Aroaren hasieran maiz erabili izan den antroponimoa eta egokitzeko erraza, Leioari jatorri latinekoa (< Legionarius). Irigoien izan zen Euskera aldizkarian antroponimo hau era zabalean landu zuen lehena. n71 Lekuko zuzenak emateaz gain, batez ere Donemiliagako agirietatik hartutakoak, antroponimo hori oinarri harturik sortutako hainbat toponimo ere aurkeztu zituen, tartean Nafarroako Leire ospetsua. Gero, urte batzuk geroago, Bizkaiko onomastikari emaniko lanean beste leku izen bat gehitu zuen, n72 Bizkaiko Legerio, lehenengo aldiz Elorrioko 1053ko agiri ezagunean Legeriano itxuran agertzen dela, eta gerora Legerio bihurtua. Elorrioko toponimoak Leioari + -ano > Legeriano > Legerio eman zuen bezala, Abadiñokoak bidea apur bat diferentea egin eta Leioari + -ano > *Leoa- riano > *Leuariano > *Lebariano > Lebario. Leioari-ren egiturak, batez ere hasierako bi silabetan, oso errazten du aldaketak gertatzea. n73

Bestaldetik, Elorrioko Legerio eta Abadiñoko Lebario oso hurbil daude, bi herrien artean 5 kilometroko aldea besterik ez baitago. Eta horri gaineratu behar zaio Abadiñon bertan agertu zela harri gaineko idazkun bat, ix-x. mende ingurukoa, eta testuan Irigoienek adierazi bezala Leioari-ren lekuko zuzen bat zegoela: n74 “+ Ego Lehoari / et Maria”, lehen zegoen Lehdari irakurketa zuzenduz. Zergatik ez da *Lebarianoren lekukorik? Ezaguna da toponimo askoren lekuko bikoitzak daudela, batetik erdal aldaera, eta bestetik euskarazkoa. Baina leku izena berandu agertzen bada gerta liteke euskal aldaera baino ez izatea, bestea aspalditik galdua baita. Hau, batez ere, eremu gutxiko toponimoekin gertatzen da. Legerio, adibidez, behin ageri zen Legeriano bezala, oso lekuko goiztiar batean, 1053an; baina gero ez zen berriro agertu, Legerio aldaerak erabat ordezkatu zuen. Itxuraz, an- tzekoa gertatu zen *Lebarianorekin, baina honek ez zuen lortu agirietan goiz ateratzea.

n69 Irigoien & Olasoloren lanetik Lebarioetaren bi lekuko: «Lebarioeta+ (la casa de) [Eytua (cofradia de)], Berriz, 1704; eta Levarioeta de Suso+ (la caseria de) [Andicona (cofradia de)], Berriz, 1745)»; Lebarueta, lekuko bakarra: «Lebarueta+ (la casa de) [Sarria (cofradia de)], Berriz, 1704)»; Lebarieta, bi lekuko: «Lebarieta de Suso+ (la caseria de) [Andicona (cofradia de)], Berriz, 1796; Lebarieta de Yuso+ (la caseria de) [Sarria (cofradia de)], Berriz, 1796) eta Lebayeta, lekuko bakarra (Lebaietta+ (la caseria de) [Murgoittio (cofradia de)], Berriz, 1796».

n70 Lebariotegi, Iurretako lekukoak: «Lebariotegui+ (la casa de) [Orosqueta (cofradia de)], Yurreta, 1704, eta Levariotegui+ (la caseria de) [Orosqueta (cofradia de)], Yurreta, 1745»; eta Zornotzan Leba- reotegi: «Leuareottegui+ (la cassa de) [Bernagoitia (feligresia de)], Amorebieta, 1796», Lebariotegi-ren kidea.

n71 A. Irigoien «Algunas consideraciones sobre onomástica personal vasca», Euskera, 1977.

n72 Irigoien, «Las lenguas de los vizcainos: Antroponimia y toponimia medievales», 397. or.

n73 Hori guztia erraz antzematen da Leioari-k sortutako aldaerak ikusirik: Leireko agirietako ba- tzuk dira, Leioar Ennecones in Sanchuessa, 1064, 74; Liguar Enechones, 1080, 109; Liar Enecones, 1101, 190.

n74 Irigoien, «Las lenguas de los vizcainos: Antroponimia y toponimia medievales», 396. or.


 
Acutus, Acutio, Acutius 1
-aga 15, 23
-ain 1, 4, 5, 8, 12, 13, 21, 
22
Akotain 1
Akutain 1
Anaia 2
Anaioz 2
*Anaizo 2
Anaizoz 2
Annaiaz, Anaiz 2
-ano 9, 14, 25
Arellano 10
Ariztondo 4
Asterain 3
*Azter 3
Aztreta 3
Begiristain 4
Bela 10
Belati 9
bellaco 10
Beristain 4
Betalain 5
Betelu 5
Beteluri 5
Bikendi 10
Bita 6
Bitazabal 6
Bizkardo 12
Cato 7
Catoica 7
*Catonica 7
Cid, Cidi 25
-do 12
Eles 4
Ellakuria 10
Ellakuriaga 10
Eri(t)z 4
Eriziz 4
Eriztain 4
Esteribar 3
-eta 3, 17
Ezkerdo 12
Fandoain 11
Feles 4
Felix 4
Gabika 7
Gaitoka 7
Gatika 7
Gerendiain 8
Gerenzain 8
Gomiciz 9
Gomistio / Gomistiano 9
Gomiz 9
*Gomizti 9
Guter, Gutier 23
Harriti 9
(h)uri 11
-ika 7, 18
Ikindi 10
-iko 20
Jandiola 11
Janditegi 11
Janduri 11
Janduri 9
Jaun 11
*Jaundoain 11
Jaunti 9, 11
*Jaunto 11
Jonti 11
-ko 20
Labardain 12
Landarrain 13
lander 13
Lander 13
Landerrain 13
Larraga 17
Larrageta 17
Lebario 14
Lebarioeta 14
Lebariotegi 14
Legarda 17
Legardeta 17
Legeriano 14
Legerio 14
Legionarius 14
Leioari 14
Leire 14
Lerga 23
Leziñana 15
Licinius 15
Likiñaga 15
Liquiñano 15
Liquiñao 15
-lo 24
Mariaeta 17
Martin 16
Martintximitxu(a) 16
Matura/Maturana 17
Matureta 17
Maturus 17
Mauri 18
Maurika 18
Mauriz 18
Maurus 18
Micolaeta 17
Mikeldi 10
Momiola 19
Momus, Mome, Momi, 
Momo 19
Monico 20
Monikolo 20
Monikon 20
Monikot 20
Muniko 20
Munikoiz 20
Munikola 20
Munio 19, 20
Muniola 19
Nabar 12
Nabardain 12
*Nabardo 12
Nabarra 12
Nabarret 12
Nabarro 12
-o 24
ola 19, 20
Orotz-Betelu 5
Otierga 23
-otz 2
*Rufiani 22
Rufus 22
Sansoheta 17
sehi 21
sein 21
*Se(i)to- 21
*seni- 21
*Seni- 21
Septius 25
Setoain 21
Setus 21
Sextus 21
-tegi 24
Terentius 8
-ti 11
-to 11, 21
tximitxu 16
-(t)zo 2
Uetus 5
Urrupain 22
Uterga 23
Valerius 10
Veriz 4
Villava 17
Villaveta 17
Vincentius 10
Xandoain 11
zabal 6, 24
Zabalo 24
Zabalotegi 24
Zabardo 12
Ziti/Siti 25
Ziti 25
Zitiano 25
Zitisoro 25
-zu/-tsu 16
zume 16
zumitz 16
Hechos relativos a à Oribe2011 — Búsqueda de páginas similares con +.Ver como RDF
Anthroponym Felix  +
Creator Alfredo Oribe  +
Herramientas personales