Irigoien1994

De EsWiki

Tabla de contenidos

p211

Euskal toponymiako stratifikazio zaharrak: Arbe-ren kasua

3. Beraz, euskarak, denboraren buruan bereiztenbereizten joan den jatorrizko egoitza komuna izan baldin badu, eta hala dela uste izaiteko ez dut uste kontrako arrazoirik dagoenik, Toponymian ere horren ondorioa aurkitu beharko genduke.

Ikus dezagun: Duela bost urte lan bat aurkeztatu nuen Rikardo Zierbidek eskaturik Donostian Euskal Herriko Unibertsitatea-Universidad del Pals Vasco delakoak prestaturiko V Udako kursuetara hurrengo titulua daramana: "Cuestiones de Toponimia vasca circumpirenaica", eta bertan Pyrenneo hegal bietako Toponymia deskriptivo euskal jatorrikoa datekeena ere ikertzen dut, nahi-ta-nahi-ez normalean oso zaharra.

Han, egungo Euskal Herritik kanpora, honelako ereduak ditugu: Arbe toponymoa Huescan eta Gaskoinian agertzen da, eta behin bederen Arbea artikuluduna ere bai, Bizkaiko, Araba- ko, Gipuzkoa-ko eta Nafarroa-ko hainbat eta hainbat Arbe eta Arbea formen erara, eta Ifarraldean ere Urdinarbe delakoak -Urdiarue 1072 urtean-, arbe du bigarren elementurzat.

Hara nola: Sierra de Arve, 'Arbe mendi-serra', Tocla Boltafia-koan; Planas d'Arbes, Torla Boltafia-koan, agian plural romanikoa duela; Campodarbe, Boltafia-n, hau da, 'Arbe zelaia'; Molino de Arbea, 'Arbea errota', Bolea Huesca-koan; eta bada Historiaren aldetik oso ezaguna den Sobrarbe ere, XI mendean Superarbe modura agertzen dena, Supercesaraugusta bezalatsu, hau da, 'Arbe gainekoa'; n4 Castetarbe, 'Arbe gaztelua', Orthez inguruan; n5 Arbes, Sevigacq-Meyracq-en ifar eta este aldera, n6 agian Huesca-koaren typokoa;


(4) Ikus ene liburu En torno a fa Toponimia vasca y circumpirenaica, Bilbao 1986, "Cuestiones de Toponimia vasca circumpirenaica", 173-306. or., § 33, 201. or.

(5) Ikus hurrengo mapa: "Pau-Bayonne, 1: 100.000", Institut Geographique National, Paris 1984.

p212

4. Leire-ko dokumentazioan bertan bada Nafarroa-rako et in Arrigu de Arbe, unam uinean (1032, dok. 23); Senior Sandi Fortunii de Arue (1091, dok. 135), eta abar. Bizkairako ikus: Arbe, baserriak Busturian eta Bermeon, Fog. 1796; Arbea, Arrazolan, Fog. 1798. Gipuzkoa-rako ikus Nom. Guip.:ll Arbea, baserria Aian; Arbea, Arbeazpicoa, eta Arbe-garaicoa, Zestoan; Arbe, baserriak Aretxabaletan, Azpeitian eta Mondragoen; Arbelus, Abaltzisketan, bigarren elementutzat· eluts dUela, gaztelaniaz 'umbria'. Araba-rako ikus Top. alav.: Arbe "termino de Vicuna"; Arbea, "1735, labranrio de Penacerrada, 1566, pena en mojonera Marquinez, 1700, labrantfo en Ciriano y Mendiguren"; Arbia, "arroyo de Arlucea"; eta bada Arbetegui ere, "1849, termino de Marquinez", -tegi ondorik duela. Nafarroa-rako Arbea, Iza: 1625 Uft., Ochobi, 246. or.; Arbea, Iza: 1599 Uft., Erice, 149. Or.;12 Arbea, Galar: 1628 urt., 137. or.; Arbe, Arbecoa, ermita, Galar: 137. or.13 Rikardo Zierbide-k Arbea biltzen du Ega ibarrerako, "facero de Legaria y Piedramillera, sito bajo una gran roca", baina ez dut uste "bajo la piedra" denik haren itzulpen zehatza, hala baitio, eta 1784 urterako "otra pieza en Arbea" jasotzen du, "Libro de apeo y fundaciones de Legaria". n14

Ikusten denez isoglosak Bizkaiko punta baten hasirik Huesca-n zehar beste aldeko muturreraino heltzen dira, Gaskoinian ere sarturik. Hemen ez dira azaltzen harri hitza duten bestelako toponymo ugari agertzen direnak.

p213

Euskal toponymiako stratifikazio desberdin haitz hitza daramatenak

5. Jakina, -be elementua euskarazko behe zaharragotik heldu da, ikusten denez posizio enklitikoan dagoenean edonon era berean laburtu dela, eta laburtu ere franko goiz. Hala ere Bizkaian batzutan zeharo laburtu gabeko bat edo beste ere agertzen da, ikus zenbait Axpee, Fog. 1704, egungo egunean Axpe direnak, eta Uribei, Munitibar-ko baserri-izen forma mantendurikoa, baina hala ere Igorren Uribi, Fog. 1798, Uribe-ren antzera,15 Uribasterra ere agertzen dela herri berean, Fog. 1704. Era berean badira la calle de Zaldubey / La casa de Zaldubey Natxituan, Fog. 1704; eta Urtubey, baserria Arratzun, eta Urtubey, baserria Kortezubin, Fog. 1704, egungo egunean Urtubi moduan ezagutzen direla biak, eta erdarara itzulirik honelatsu lirateke: '(el) suelo, (la) tierra de Fortun'; eta laburturiko gehiago ere agertzen dira, hala nola, Urtubiaga eta Urtubiaga de abajo, azkenengook - aga berrekailu toponymikoz horniturik, Ea aldean; eta baita ere Chertubi, Arratzun, Fog. 1704, txertu + -b[e]i, gaztelaniaz 'terreno de arboles injertados'; eta Loybe eta Loybegana, Mendexan, Fog. 1704; Loibe, "1652 Loybea", Ataunen,16 lohi + -be, alde batetik, baina Loibi la de aca, eta Loibi la de alla, auzoa Barakaldon, Fog. 1796, -bi laburtua duela eta ez -be. Azkenengo typokook, alabaina, stratifikazio berriagokoak lirateke, [j] eta artikuludun behea >

  • beiea-tik erakarririkoak, itxura guztien araura, kontuan hartzen baldin badugu Arbe

typokoak, isoglosetarik ikus daitekeenez, oso zaharrak direla,l7 -Axpee ere bai, baina honezaz geroago mintzatuko naiz-, eta -pe berrekailuduna ere, txistukari baten ondorik agertzen ez baldin bada, berriagokoa litzateke, ikus Arrupe, 'suelo del barranco', Erefio-ko baserria, Bizkaian, Fog. 1704, izan ere zulo antzeko baten eraikia, eta badira izen berekoak Gipuzkoan ere, bat Abaltzisketan, eta beste bat Tolosan,18 edo Sarrikota-pia Ifarraldeko herri ezaguna.


p214

6. Busturian ere bada Axpe bat, Fog. 1704, San Millan-go kartularioan XI mendean Izpea erara agertzen den berbera: cui vocabulum est Sancte Marie de Izpea, subtus penna, in territorio Busturi (1051, San Millan, dok. 151), latinezko itzulpen eta guzti.

Argi dagoela dirudi Bizkaiko euskaraz ere garai zaharretan Euskal Herri osoko haitz forma zahar bakarrak korritzen zuela, eta geroagoko momentu baten atx izaitera heldu zela, hasierako h- aspiratua desagerturik eta aurreko i-ren eraginez txistukaria busti-palatal bihurturik, hareitz > aretx delakoan ere gertatzen den bezala, -beste leku batzutan (h)aritz-, edo leizar > lexar delakoan, -beste leku batzuran lizar-, eta abar.

Dirudienez XI mendean Haizpea > Izpea bihurturik zegoen, baina hala ere geroago era berria nagusituko zen, Axpe berriztatua garaile aterarik, egungo egunean, despalatalizazioaren eraginez, Aspe dela ahoskatzerakoan zabal dabilen forma.

Phenomeno berbera ageri da Errioxa-n Ojacastro aldeko Ezcaray forma oso ezagunean, lehenago Izcarai dokumentatzen baita. n19 Argi dago azkenengo formaren iturrian dagoena Haizkarai, 'Peñalta', dela.

Arrazoi berberagatik Bizkaiko Ispaster forma ezagunean, Fog. 1798, egoitza zaharra gorde dela pentsa daiteke, n20 eta jatorriz haitz + baster dukegula, ikus Bizkaian bertan typo bereko Larrabaster n,2l Fog. 1704, Gamiz Fika-ko baserria, Fog. 1798, Axpe-koa, Fog. 1796, Sopela-koa, eta egungo egunean kanpora begira ezagunago da azkenengo herri honetan dagoen Larrabasterra izeneko hondartza, -a artikulua daramala. G. Lopez de Guerefiu-k Araba-ri dagokiola dio gainera: Larrabaster, "terminos de Oreitia y Erenchun", Larrabasterra, "muy abundante, sobre todo en la Llanada". n22

(18) Nomencldtor de la provincia de Guipuzcoa, despues del ano 1857.

(19) Ikus 1. Rodrfguez de Lama, Colección Diplomática Medieval de la Rioja (documentos: 923-1168), Logrono 1976, (l110, dok. 50): super uillam que uocitant Izcarai.

(20) Egungo egunean Ipazter forman korritzen du euskaraz, lehenengo txistukariaren disimilazioarena legezkotzat harru baitzen normalizazio egirerakoan eta bide-seinaleetan ere hala erabiltzen baira.

(21) Larre, konposizio edo derivazioko lehenengo elemenrua denean larra- + baster. Bizkaiko euskaraz, gainera, --eta badirudi Araba-koan ere hala zela-, azken posizioko -e vokala -a-rebn nahasten baica, la,.,.a erraiten da, labe era laba formen arrean gertatzen den bezala.

(22) Gerardo L6pez de Guerenu, Toponimia alavera, seguido de mortuorios o despoblados y pueblos alaveses, Bilbao 1989.

p215


Badugu, gainera, Bizkaian benan, Yzcoitia izeneko baserria ere, Fog. 1796, Diman, eta baita ere Yscoa de abajo eta Yscoa de arriba, Mungian, Fog. 1704, Yzcoa izkribatzen dela 1796-koan, haizko diminotivotik heldu dena. Beste aIde batetik bada, ostera, Ascoytia ere Markina-Xemein-en, Fog. 1704, beranduagoko stratifikaziokoa: atx + goitia > Axkoitia > Askoitia. Araban ere Ispea biltzen du LOpez de Guerefiu-k "(Iglesia de ... ), termino de Tortura-Sierra de Badaya", baina baditu hala ere e hasieradunak: Espe, "1426, monte de San Vicente Arana, barranco de Sabando, 1703, labrantfo de Marquina"; Espea, "montes de Catadiano y Lubiano, barranco de Sabando, labrantíos de Gamarra Mayor, Alecha, Yurre, Landa, Otaza y Audicana"; Espeea, "1519, labrantio de Betolaza", gorago ikusi di tugun Bizkaiko Axpee erakoak bezala -pee duela berrekailutzat, -ee bikoitza laburtu gabe gorderik.

7. Geographian zehar, alabaina, (H)aitz(-), (H)azt- / (H}aiz-, (H)az- erakoak ere, bere aldagarri ta guzti, agertzen dira txandaka, -Zuberoa aldean Bizkai eta inguruetako palatalizazio berbera duela ere bai, beherago ikusiko dugunez-, eta abar, eta egungo eguneko Euskal Herritik kanpo Huescan eta Gaskoinian As- edo Azkonsonante oklusivo baten aurrean, zeren hainbat toponymo Aspe eta Azpe formako aurkitzen baita, Barranco de Aspe, Ansa J aca-koan, eta Nevero de Aspe, Aisa J aca-koan, Azpe, Secorun Boltafia-koan, eta Gaskoinia-n Aspe, Lahourcade-ko sudoestean, Gave d'Aspe, Pas d'Aspe, eta abar.23

Araba: Haitz duten toponymoak

8. Araban ere Bizkaian bezalatsu Axpe eta Axpea erara agertzen da hainbat aldiz G. Lapez de Guereñu-ren listetan, eta inoiz despalatalizaturik Aspe eta Aspea ere bai: Axpe, "1600, labrantío en Izarra, 1703, labrantfo en Ondategui"; EI Axpe, "termino de Arceniega, 1694, heredad de Elburgo", erdal kontextuan emanikoa; Axpea, "1476, labrantfo de Yurre", -a artikulua duela; Axpeta, "1587, termino de Los Huetos", -eta pluralgilea duela; Aspe, "termino de Nafarrate, id. de Letona, monte de Zarate, caseri'o de Barambio, 1717, labrantfo de Ondategui"; Aspea, "1716, labrantfo en Vfllodas, 1740, labrantfo de Payueta, 1830, labrantfo de Betolaza, monte de Artaza de Foronda, termino de Ullibarri Gamboa, camino y labrantfo de Apodaca, molino y termino de Trespuentes", -a artikulua duela; Aspebea, "1823, labrantfo de Yurre", -be eta -a artikulua dituela; Aspeta, "siglo XVIII, termino mojonera de Los Huetos-Mendoza, -eta pluralgilea duela; Aitzpeco- zumarra, "mojonera Salvatierra-Alzania ll; phonetikaren aldetik gutienez Aizpeko zumarra izan behar lukeela. Era berean Axcana, "1702, labrantfo en Amezaga de Zuya", gain> gan duela bigarren elementutzat; Axcarate, "1702, labrantfo de Zarate", garate duela; Axpiribil, "1591, termino de Atauri"; Aspiribil, "1698, labrantfo de Maestu, 1771, id. de Atauri"; Aspiribila, "1607, pefia de Marquinez"; Espribila, "monte de Salinillas de Buradan", aurrekoa bezalakoa, ikus hurrengo datorren Espribilza; Espirbil, "1696, labrando de Quejo", berdin; Aspiribilza, "1705, majada de Apellaniz", -tza berrekailu kolektivoa daramala, eta Espribilza erara ere agertzen da, "monte de Apellaniz"; Aispilpe, "1722, labra


p228

Zertan erranik ez dago, beste aIde batetik, biltzeo direo daturik gehieoak izkribuetarik jasorik daudela, eta haietan erabiltzen den hizkuntza euskara ez denez gero, graphia bera ere erdarazko ahoskatzeei dagokiela. Baina bereziki gauza historikoak direnean uste dut nolabait aski informazio dugula zenbait bereizketa egin ahal izaiteko, besterik ezean.

25. Gorago ikusi dugunez, haitz formari dagokiola, Az- dute batzu oklusivo baten aurrean, edo Haz-, eta ez beti Aiz-, edo Haiz-, eta jakina, Ax- / As-, batez ere Bizkaiko eta Araba-ko hainbat kasutan, eta neurri baten baita Gipuzkoa-koetan ere bai, baina, forma zahar batzu badute, ordea, vokal baten aurrean gertatuz gero, Azt-ere, kontextu horretan txistukariaren interversioa sortzen baitzen konposatuaren lehenengo elementua finkatzerakoan, eta txistukari afrikatuak interversiorik egiten ez baldin badu, eta egungo eguneko formazio berrietan ez du egiten, (H)aitz- zaharra, edo berriagoa den (H)atx- ditugu. Haz- oso zaharra da, eta Hazt- ere bai, edo (H)aizt-, n66 zeren 1025-garren urtean Araba-rako Hazpurua agertzen baita Done Miliaga Kukullako kartularioan, n67 Haizcoeta eta Haizpilleta formen ondoan, eta baita Haztegieta ere.

Iz-ere zaharra da, ordea, gorago ikusi dugunez Bizkairako Izpea, 1051 urtea daramala, aipatzerakoan, eta baita Izcarai bera ere, eta abar. San Millan-go kartularioan, gainera, Iohannes de Izlavarra ere biltzen da (1022, dok. 175),68 labar, 'alderdi ebakia', eta -a artikulua daramatzala bigarren elementutzat.

26. Ikusi dugunez, gainera, haitz hitzaren inguruan beste berba asko azaldu zaizkigu. Konparazio baterako gibel hitza euskalki guztietan agertzen da, baina Bizkaian eta Araban oste ere stratifikaturik aurki dezakegu, Bizkaian ostai / ostei / osten(koa) ere bai, ostendu hitz arrunt partizipio dena ere berbetan erabilirik, latin berandukoa datekeela bere iturria. n69 Alabaina, hypothesi gisa baizik ez bada ere, nik neurorrek Gaskoinia eta Huesca-ko topony'mian ere nolabait ikusi izan dudala uste dut, hau da, bazterreko eremuetan aspaldiko denboretarik irauniko moda bezala, formarik zaharrena ez bada ere, halakoak agertzen baitira: Arbéost, (HP, arr. Argeles, ct. Aucun) , gorago aipaturikoa, eta Aragoiko Araoste (1108, Rep. Ebro III, dok. 297),70 villa Arahost (1099, Pedro I, dok. 69),71 eta diphthongazio romanikoarekin Araguaste (1087, Pedro I, dok. 5), eta toponymo gehiagoz ere mintzatzen naiz.72 Nolanahi dela ondorio modura atera daitekeena da gibel zela Euskal Herri osoko forma z~ar bakarra, eta gero momenturen baten latin berandukotik sarturikoa joan dela leku hartzen zeharo nagusitu ez bada ere. Egia erraiteko, gainera, berbeta arruntean gibel egungo egunean Ifarraldeko euskaraz besterik ez da erabiltzen, besteetan atze atera baita garaile, eta oste ez da hautatzen zenbait kontextutarako baizik, erabiltzen den lekuetan. Bizkaian badira Achirica atzecoa typokoak ere, Fog. 1796, Busturian. n73


(66) Gorago Nafarroa-rako aipatu den Aiftegui eta Ataun- go Aiztondo formez gainera, bada Alcaldia de Aiztondo ere 1382 urterako, J. A. Garda de Corrazar, B. Arizaga, R. M. Martinez, M. 1. Rios, Introducci6n a la Historia Medieval de Alava, Guipuzcoa y Vizeaya en sus textos, San Sebastian 1979, dok. 35, 123. or., dokumenruak Astigarragarekin zerikusia duela. Zeanuri Bizkaikorako Astondoa bildu da bere lekuan.

(67) D. Luciano Serrano, O.S.B., Canulario de San Millan de la Cogolla, Madrid 1930, dok. 91.

(68) Antonio Ubieto Arteta, Cartulario de San Millan de la Cogolla (759-1076), Valencia 1976.

(69) Gai honi dagokiola ikus ene Ian "Sobre el origen de las palabras vascas aide, oste, garai y usa", De re philologica linguae uasconicae II, Bilbao 1987, 156 hh.

(70) Jose Maria Lacarra, Documentos para el estudio de fa reconquista y repoblaeion del valle del Bbro, III, Zaragoza 1952, Bstudios de Edad Media de la Corona de Aragon, vol. V, delakoaren separata.

(71) Antonio Ubieto Arreta, Coleeeion diplomatiea de Pedro I de Aragon y de Navarra, Zaragoza 1951.

(72) Alfonso Irigoyen, "Cuestiones de Toponimia vasca circumpirenaica", En torno a fa Toponimia vasca y cireumpirenaica, Bilbao 1986, § 34, 202. or.

p230

Bizkaia I Bizkai stratifikazio zaharreko toponymian

29. Bizkaia edo Bizkai toponymo euskal jatorrizkoari dagokiola erran behar da Euskal Herri osoan agertzen dela, eta baita egungo eguneko Euskal Herritik kanpo ere, neure lan "Cuestiones de Toponimia vasca circumpirenaica" delakoan erakutsi nuenez. n86

(80) Antonio Ubieto Arteta, Car/ulario de Sanjuan de la Pena, I era II, Valencia 1962 eta 1963.

(81) Rala emaiten du Luis Eleizalde-k bere listetan, ez dakit zertan oinarrirurik. Bizkaiko Fogetazioak 1704-an dakarrena behinczat Astola eta As/olaga da, Abadinon eta Astola Durangon, -aga berrekailu toponymikoa ere hartzen duela.

(82) Luis Michelena, Apellidos vascos, San Sebastian 1973, n° 104. Autoreak azkenengo edizioan dio: "Para Astobiaga, Astobizaga, cf. Usahiaga de uso 'paloma', Azconobieta, de azko(i)n 'tej6n', etc.".

(83)]ose M' Jimeno Jurio, "Ellibro Rubro delranzu", PV, XXXI (1970), 221-269. or.

(84) Lupu, 'otsoa', latinezko mailegu zaharra, < lupu(m) dela jatorrizkoa. Arratian umetan txarri- lupue, < txarri-Iupua, pertsona bad zuzendurik irain moduan konnotazioz beterik erraiten entzun izan dut, eta ohituraz erraiten ez den txarri-otsoa-ren parekoa da formaren aldetik. Gipuzkoan badira Azconobieta, Amezketa-ko baserria, Azconovieta, Urnieta-koa, Azconoyeta [sic], -b-vokal artekoa eroririk, Asteasu-koa, Azconar-zuloeta, Deba-koa, Nom. Guip., eta beste Euskal herrietan ere ez da falta era honetako toponymorik.

(85) Juan de Arin Dorronsoro, "Contribuci6n al estudio de la roponimia (Ataun)", BAP, XXV (1969), 471-516. or., eta XXVI (1970), 163-204. or. Badira Belatxinga leizea, Azari kohatxo, eta Tsapelari zulo ere, 188. or. Ataun-go dukumentazio honetan obi hirza zuhaitz-izenekin ere agertzen da: Urrizti obia, "ano 1410, Urrestovya", 498. or. Ezaguna da Esquisabel deiruraten araura ezki zuhaitz-izenak sahel hitza zentzu beretsuan harrzen duela.

(86) Cfr. En torno a la Toponimia vasca y circumpirenaica, Bilbao 1986.

p231

Han kanpoko bi bederen aipatu gabe utzi nituen, hain zuzen ere Lourdes inguruan lakutik hurbil dagoen Biscaye, n87. alde batetik, eta Pabe-tik este aldera dagoen Biscaye, bestetik, hain zuzen ere Ousse-tik zerbaiska ifarraldera. n88 Guzti honek erran nahi du leku-izen hain hedatu honen stratifikazioa oso zaharra dela, eta, gainera, ez duela aldakuntza nabarmenik erakusten alderdi guztietako formetan, artikulua eramaitean edo ez eramaitean izan ezik. Erdaraz Monte Igueldo izenez ezagutzen den berbera ere, hor aurrean baitugu, Iheldo Bizchaya moduan agertzen da 1141-garren urteko dokumentu baten, euskaldunak erabiltzen zuten erara. n89 Ene aipaturiko lanean halakoak agertzen dira: Biscay, "al sureste de Bidache", "en una altura", § 18,190. or.;90 Cr. de Biscay, "en plena alta montana y a cierta distancia del Gave d'Aspe hacia el Oeste", § 19, 191. or.;91 Biscaye, "al oeste de Geiis d'Oloron", § 17, 189. or.;92 eta agian Biscam ere bai, "pequeño montículo al sudeste de St-Jean-de-Marsacq", § 15, 185. or.93

30. Gipuzkoan bada Vizcaya baserria Asteasun, Urretavizcaya-aruzcoa eta onuzcoa Gaintzan, Echeberri de Vizcaya, baserria Gabirian -ikus Etxeberri-bizkai beherago-, Nom. Guip., eta Vizcaya auzoa Pasaian. n94 Araban Bizcaisolo, "heredad de Amarita", Viscayun, "monte de Villarreal", bigarren elementu bat duela, une agian, Vizcaidea [sic], "1620, heredad en Asteguieta", *Bizkaibidea behar-bada, Vizcaya, "1876, labrando en San Roman de Salvatierra", Top. alav. n95 Bizkaian bertan Vizcaygana, Errigoitiko baserria, Fog. 1704, - hain zuzen ere aspaldidanik behin baino sarriago aipaturikoa: "hermita de Santa Cruz, llamada Vizcaigana", Iturriza,96 eta abar-, eta Jesus Marfa Sasia-k "Bizkaia, caserfo de Ranero (Carranza), 1671, Bizcaya" biltzen du bere Toponimia euskerica de Las Encartaciones de Vizcaya liburuan, Bilbao 1966. XII mendean agertzen dira jadanik, beste aIde batetik, Baigorrivizcay eta Garazvizcay (1193, Roncesvalles, dok. 17).97

31. Bonifacio de Echegarayren lan aipatuberri Bizkaia hitzaz eginikoan, 3289 or., hurrengo hau dio:

De que bizkai es loma estaba convencido Arana-Goiri, -sostengatzen zituen, hypothesiak egungo egunean bazterturik badaude ere-, y precisamente por la existencia de nombres de Iugar que lo prueban, si bien las circunscribe al País Vasco de Francia, donde registra los casos siguientes por el conocidos, en que juega el vocablo

(87) Ikus hurrengo mapa: "1646 est, Lourdes, serie bleue, 1:25000", Institut Geographique National, Paris 1986. Ezaguna denez Bizkaiko herriari dagokiola x eta XI mendeetan Bizkahia dokumentatzen da, ikus ene "Las lenguas de los vizcainos: Antroponimia y Toponimia medievales", En torno a la Toponimia fJasca y circumpirenaica, Bilbao 1986, § 6, 12. or., § 9, 14. or., eta baita ere § 60, 61-62. or., eta libutu bereko "Cuestiones de Toponimia vasca circumpirenaica", § 15, 185-186. or., §§ 17-19, 188-190. or., §§ 81,238. or.

(88) Ikus hurrengo mapa: "1645 ouest, Pau est, MorJaas, 1:25000", Institut Geograpruque National, Paris 1983.

(89) Jose M'Lacarra, "Tres documentos del siglo XII referentes a Guipuzcoa", BAP, V (1949), 321325 or., 423 or. lkus ene Ian "Las lenguas de los vizcainos", op. cit., § 60, 62. or.

(90) Ikus hurrengo mapa: "1344 est, Peyrehotade, 1:25000", Institut Geographique National, Paris 1981.

(91) Ikus hurrengo mapa: "1546 ouest, Oloron-Ste-Matie, 1:25000", Institut Geogrnpruque Narional, Paris 1986.

(92) Ikus hurrengo mapa: "1545 ouest, Mourenx, 1:25000", Institut Geographique NatioriaJ., Paris 1984.

(93) Ikus hurrengo mapa: "1343 est, St-Geours-de-Maremne, 1:25000", Institut Geogtaphique National, Paris 1981.

(94) Angel Maria Elortegi-k laster argitaratzeko den Pasaiako Toponimia liburuan biltzen du 1555 era geroagoko dokumentazioaaipaturik. Ahoz [bfskaial.

(95) Gerardo López de Guereñu, Toponimia alavesa, seguido de mortuorios o despablados y pueblos alaveses, Bilbao 1989.

(96) Bonifacio de Echegatay, "Origen de la voz 'Vizcaya' y ambito de su difusión" titulupean, BAP, VIII (1952), 323-343. or., 326. or., Iturriza-ren Histrma General de Vizcaya aipatzen duela.

(97) M* Isabel Ostolaza, Coleccion Diplomatica de Santa Maria de Ronces1Jal/es (1127-1300), Pamplona 1978.



p238

c) Lo(h)iola toponymoa hainbat lekutan agertzen da, - Ifarraldean -h- ta guzti dokumentaturik dago-: 130 lohi + ol(h)a > Lohiola > Loiola. Era berekoa da Loibe, < lohi + behe, edo Loidi, < lohi + -d(uJi, eta abar; d) Arriaga, < harri + -aga. Huescan ere agertzen da, J abarrella-n, "unido a Sabifianigo, p. j. de J aca, Arria en Larues, p. j. de Jaca", cfr. ene liburu En torno a la Top. vasca y circump., § 35,203. or.;131 e) (H)aran hitza ere zabal dabil baita egungo Euskal Herria baino eremu zabalagoan ere; f) (H)orbe ere zabal dabil: ikus Amezorbe, basoa Zaldibarren, Bizkaiko Diputazioko mendi-liburuaren araura, < ametz + orbe, hau da, 'ametzak dauden orbea', eta abar, eta Huescan ere Camino Orbea agertzen da, "en Bolea, p. j. de Huesca" efr. ene liburua, § 58,221. or., seguru asko orube hitzaren zentzu berdintsua duela, -Larramendi- ren hiztegian beste berba batzuren artean urubea eta oriiea ere biltzen dira 'corral' hitza dutela sarrera moduan-;132 g) Garate ere Euskal Herri osoan berdintsu da, zenbait Garat gaskoindurikoak gora behera; h) Garai ere Euskal Herri osoan berdintsu da, zenbait Garaio ere badirela, forma zaharragoa baita; Garai, ordea, egungo Euskal Herritik kanpo ere aurki daiteke neurri baten bederen; i) Izar ere denean da, eta Huescan ere Izarbe agertzen da, "en termino de Arzanigo, p. j. de J aca, documentado por A Ubieto desde el siglo XI como Ifarbe, etc.",133 efr. ene liburua, § 49, 214. or.; j) Landa ere zabal dabil bazterretan zehar, Gaskoinian eta Huescan lana typokoa dela ugariago, bertako erromantzeetan -nd- > -n- egin izan bait a, baina bestea ere txitean-pitean agertzen da; k) Lahar hitzak ere utzi ditu ondorengoak egungo Euskal Herritik kanpo ere Larraga typoko formetan. Eta abar, eta abar.


Zuhaitz eta landaraizenak toponymoiturri

39. Zuhaitz-izenak ere toponymo ugari sortu dute. Badira haritzak (hareitz forma zaharrak eman ditu (h )aritz, areitz eta aretx gutienez), lizarrak (leizar, lizar, lexar, eta elexar), n134 saratsak, arteak (arte eta Bizkairako arta, baina derivatuetan berdintsu), pagoak (bagu zaharretan maiz, fago, < lat. fagu(m), urkiak, urritzak (urreitz eta urretx), intxaurrak / iltzaurrak / eltzaurrak, el(h)orriak (Elosu hortik heldu da < elor- + -zu), ezkiak, azkarrak, altzak, ametzak, gaztaiñak, gorostiak, lertsunak, astigarrak, ezpelak, izeiak, aginak, kereizak, madariak, sagarrak, aranak, okaranak, makatzak, asunak, arantzak, isatsa / edo gisatsa, erratza, iñarra / giñarra, aiñarra, ereñotza eta erramua, ihia, otea, zuzuna, untza, zumela, txertua, --Chertud(u)i, baserria Arrietan, Fog. 1796/1798, -di berrekailu kolektivoa duela-, eta ezkurrak n135 eta zuhaitzak berak.

Ikus baita-ere beste aIde batetik ilar, i(t)suski / itxuski, ota, dipula, olo, arbi, albitz,

(n130) Lohiolle lo Vieyl eta Lohiolle 10 nau, (1366, labrad., Ultrapuertos, 678 or.), C;ihe-n, gaskoinez izkribarurik.

(n131) Cfr. baita-ere Luis Arino Rico, Repertorio de nombres geogrtijicos. Huesca, Zaragoza 1980.

(132) Manuel de Larramendi, Diccionario tritingiie del castellano, bascuence, y latin, tomo bi, San Sebastian 1745. Edizio faksimilezkoa: San Sebastian 1984.

(133) Cfr. Luis Arino Rico, Repertorio de nombres geogrdjicos. Huesca, Zaragoza 1980. Agustin Ubieto, Toponimia aragonesa medieval, Valencia 1972.

(134) Zuhairz mota biren izenak juxtaposizioan elkarrurik ere sor zitezkeen toponymoak, efr. Ataunen Lizarrusti, "ano 1528 Lifa hurresti", hau da, lizar + urresti, lehenengo -r-ren disimilazioa dueia, eta urrusti aldagarri vokalen asimilazioa duena nagusiturik, Bizkaiko Urrutxu toponymoan gerratzen den bezala, cfr. Juan de Arin, BAP, XXV (1969),499. or.

(135) Durangon bada Ezkurdi leku-izena, Escurduy erara dokumentatzen dena, Fog. 1796.


p240

40. Zuhaitzik nabarmenenak bederen berrekailu kolektivo bat baino gehiago hartzen dute: -zu, -doi > -dui > -di, -tza / -tze, eta baita -eta pluralgilea ere, -aga berrekailu toponymikoaz gainera, eta maiz -ola ere bai, 'gorta, .. .', eta -be, 'lurra', beste elementu batzuren artean.

Horretara arteak badu: Artazu, Artad( u)i, Artatza, Arteta, eta Arteaga, Artabe. Ez dakigu Artola hor sartu behar den. Mitxelena-k behintzat ardi, konposizioko lehenengo elementu moduan art-, duela uste du, Apell. vase., n° 19, eta izan ere halako proposamen bati ezetza emaiteko ez dugu arrazoirik nahikoa. Beste aide batetik bada arte ere, efr. Arteetxe, Artekale.

Urkiak du: Urkizu, Urkid(u)i, Urkitza, Urkieta,138 eta Urkiaga, Urkiala, *Urkibe. 139 Gorostiak du: Gorostizu, Gorostid(u)i, Gorostitza (Gorostitzaga ere bai, -aga ere denbora berean duela), Gorostieta, Gorostiaga, Gorost(i)ola, Gorospe> Gorosti + -be, Iaburpenaren eraginez.

Elorriak du: Elosu < *Elor- + -zu, Elord( u)i, Elortza / Elortze, Elorrieta, Elorriaga, *Elorribe, n140 (Elorgorta, forma berriagokoa). Eta abar, eta abar.

41. Galdera da zentzu kolektivoa durenen artean zein diren stratifikazioaren aldetik zaharrenak, -zu, ala tza / -tze, ala -doi > -dui > -di, ala -eta, kontuan izanik denak franko goiz dokumentatzen direla, ala barrekailu bat baino gehiago erabiltzen zen momentu berean? ala bata ta bestea gertatu izan da? Egungo egunean behintzat franko zaharkiturik aurkitzen da -zu, eremu zabal baten bederen, ez horrenbeste agian besteak. Mapetan jarriz gero badirudi oro nahasian azalduko liratekeela, zeren bat dagoen eremu berean besteak ere agertzen baitirateke. Hala ta guztiz ere egokia litzateke froga egitea, eta agian argitasunen bat etorriko litzateke.


Etxeizen eta abarren argigarri toponymikoak

42. Beste problema bat planteatzen da toponymia deskriptivoaren aurrean aurkitzen ez garenean eta iturrian anthroponymia edo beste zerbait dugunean. Orduan ere ager daitezke inoiz edo behin isoglosak, izen bakarrak ez baldin badira, baina haiek ez dute nahi-ta-nahi-ez beti Euskal Herriaren barruan amaitu beharrik. Konparazio baterako, hartzen baldin badugu Baiona toponymoa eta Euskal Herri bartuan dauden guztiak biltzen baldin baditugu mapan, Euskal Herriko isoglosak genituzke, baina hor ez litzateke amaituko kontua, zeren Galizian ere beste Baiona bat baitago forma berberekoa, gehienez ere phonetikazko aldakuntza tipiren bat duela galegoz mintzatzerakoan, eta badira gehiago ere beste leku batzutan, oraintsu argitara den Ifarraldeko toponymiazko liburuan azaltzen dudanez. n144

Berdin gertatzen da Arbona-rekin, lehenago Narbona baitzen, eta Frantzian beste Narbona bat ezagutzen baita Mediterraneo aldean, eta Espainian Narboneta (Cuenca), diminutivoa.

Edo Gernika-rekin, Bizkaiko nahiz Araba-koarekin, zeren beste Guernica bat ezagutu izan bait a Frantzian, Rodano ibaiaren amaierako isla baten izenari dagokiola. n145

Edo Gipuzkoa-ko Marin herri-izenarekin, zeren Galizian bederen zenbait Marin baitago, azken finean Euskal Herrikora eta hangoetara pertsona-izen berberetik heldu baita, latinez Marinus, -i, zenaren ondokotik.

Edo Gamiz Bizkaiko ta Arabakoarekin, zeren Galizia-ko Lugo-n beste Gamiz bat baitago, eta denak pertsona-izen berberetik heldu baitira, cfr. Las leng. de losvizc., op. cit., § 46, 52 orr.,

Edo Herramelluri, eta bere aldagarriak, Errioxa eta Araban, Villarramiel dela Palentzian, edo Zeanuri Bizkaikoa, Villacián dela Burgos-en, -azkenengo biok hizkuntza desberdinetan bakoitzak bere forma generikoa ere baduela-. Eta abar, eta abar.

(n141) Eta baita Osteingoechea ere, Fog. 1704, Gatikan.

(n142) Bacia Beinacoa baserria Ipazterren, Fog. 1796, aurretik finkaturiko Beina formari artikulurik kendu gabe sorturikoa, agian pertsona bati hala deitzen zitzaiolako, gaztelaniaz '(la) casa de Beina' litzateke formazio derivatuaren itzulpen jarorrizkoa. .

(n143) Hori gertatzen da Deban, uraz bestaldean dagoen etxeari Urazandi deitu izan baitzaio, baina Mutrikuarrek Urazemendi. Hala erran zidan Gerardo Elonza irakasle eta Ene adiskide on denak.

(n144) Alfonso Irigoyen, Sobre Toponimia del Pais Vasco Norpirenaico, Bilbao 1990.

(n145) Alfonso Irigoyen, "Las lenguas de los vizcainos: Antroponimia y Toponimia medievales", En torno a la Toponimia vasca y circumpirenaica, Bilbao 1986, § 32, 38. or.

Herramientas personales