Lr0809/G
From EnWiki
- Arantzazu Gordillo 10:41, 24 February 2009 (UTC)
- Yerai Zubiri 12:12, 27 February 2009 (UTC)
- Marta Zumeta 12:13, 27 February 2009 (UTC)
- Naiara Rey 12:13, 27 February 2009 (UTC)
Contents |
Sarrera
Euskeraz, hitz gehienak jadanik existitzen diren hitzetan oinarrituta sortzen dira, eratorbidea eta elkartketaren bidez. Hemen eratorbidearen atal bat baino ez dugu jorratuko: aurrizkiei dagokiena, zehatzago "des-" eta "ez-" aurrizkiak aztertuko ditugu.
Euskaraz, atzizkiak ez bezala, nahiko aurrizki gutxi dago; eta ez dute oinarrian daukeaten hitzaren kategoria aldatzen. Aurrizki ezagunenak: "bir-/ber-"; "des-"; "ez-"; "aurre-"; "azpi-" eta "gain-"; baina, lehen esan bezala, bakarrik "ez-" eta "des-" aurrizkietan baino ez dugu arreta jarriko.
Des-, Ez- aurrizkiak eta Gabe
Des- aurrizkia
Des- erromantzetik bereganatutako aurrizkia da. Hala ere, euskal oinarriei eransten diegu inolako arazorik gabe, aldaerarik gabeko aurrizkia delako. Beraz, gainontzeko euskal aurrizkien moduan, oinarria eratortzean ez du hitzaren kategoria aldatzen.
Lemari dagokionez, Villasante-k jaso zuen bezala, Lafitte-k zera diño atziziki honi buruz: equivale exactamente al prefijo castellano "des-" (y a la preposición "sin"). Larramendi-k Diccionario Trilinguen eta Añibarro-k Voces Bascongadas Diferenciales lanean zentzu bereko hitzak batu bazituzten ere, danak ez dira erabat herriak sortuak. Izan ere, asko lexikografoek sorturiko hitzak dira, gaztelerazko patroia jarraituz.
Normalean, zerbaiten aurakakoa adierazteko erabiltzen da eta gehienetan partizipioekin erabili ohi da.
- Desegoki
- Desgarai
- Desberdin
Azpikategoriari dagokionez honako hauek aurki ditzakegu:
1)
+ A + aurrizkia + A
+ aurkakoa + aurkakoa
Kasu honetan, oinarrian hartzen duen aditzaren kontrakoa adierazten da aurrizki honen bitartez. Villasantek dioen bezala, erdarazko des- aurrizkiaren baliokidea da, bai eta sin preposizioarena ere. Gainera, herriak aurrizki hau erabiltzen duela esan arren, askotan lexikografo edo hiztegigileek hitzak asmatu dituztela onartzen du.
2)
+ Izond. + aurrizkia + Izond
+ aurkakoa + aurkakoa
Euskaraz, badugu des- aurrizkiaren oso antzekoa den ez- aurrizkia. Askotan biak bereizteko zailtasunak daude (desberdin ala ezberdin?), baina batzuetan ondo bereizten dira, lehenak ‘kontrakoa’ eta bigarrenak ‘eza’ adierazten duelako.(ez estaltzea eta desestaltzea).
Bigarren azpikategorizazio honetan, agerian geratzen da des- aurrizkiak oinarrian aditza edo izena errazago hartzen duela izenondoa baino. Badirudi,oinarri gisa, ez- aurrizkiak des-ek baino errazago hartzen dituela izenondoak. Era berean, des- aditzekin erabil daiteke eta ez- aurrizkia ez.
3)
+ I + aurrizkia + I
+ aurkakoa + aurkakoa
Hirugarren azpikategorizazio hau ez dago gaur egun bizirik.
Ez- aurrizkia
1.Lema
Zalantza ugari sortzen ditu aurrizki honek, ukatzeko erabiltzen dugun “ez” partikula beregainarekin nahas daiteke; hala ere, aurrizkitzat har daitekeela dirudi. Hau indartzeko, Luis Villasantek jasotako Lafitte-n hitzak ere aipatzekoak dira: El vocablo vasco que expresa la negación, empleado como prefijo da origen también a diversas palabras: ezaxol, ezbehar, ezgauza, ezikasi…
2. Azpikategorizazioa
1)
+ I + aurrizkia + I
+ ukazioa +ukazioa
ezuste, ezorganiko, ezadostasun, ezezagun, ezdeustasuna, ezoren, ezgarai, ezgauza, ezizen, ezaxola, ezbehar, ezbide, ezordu…
2)
+ Izond + aurrizkia + Izond
+ ukazioa + ukazioa
ezberdin, ezegoki, ezegonkor, ezgai, ezilkor, ezohiko, ezjakin, ezikusi, ezikasi…
Adibide hauetan argi ikusten da, ez- aurrizkiak des- aurrizkiak baino errazago hartzen duela izenondoa oinarrian.
3. Adieraz zerbait
Aurrizki hau, askotan, DES- aurrizkia erabiltzen den kasu berdinetan erabil daiteke, antzeko adierak dituzte eta. DES- aurrizkiak “kontrakoa” esan nahi baitu, eta EZ- aurrizkiak “ukapena”. Ezberdinketa oinarriaren aukeraketan dago: DES- aurrizkiak, besteak beste, aditzak onartzen ditu oinarrian, ez horrela EZ- aurrizkiak; salbuespenak badaude ere.
- Izena --> ezbehar
- Izenondoa/aditzondoa --> ezberdin, ezjakin, ezikusi, ezegoki
Gabe
Euskaraz, -gabe aurrizkia ez den arren, erdal a- eta in- aurrizkien baliokidea da zenbait kasutan.
- Amoral --> Moralgabe
- Indeterminado --> zehaztugabe
Hala ere, erdal aurrizkiak ez dira guztiz baliokideak. Askotan, hizkuntza ezberdinetako aurrizki eta atzizkiek kategoria ezberdinak hartzen dituzte oinarrian eta maiz, euren artean oskidetasunen bat egon daitekeen arren, eremu ezberdinak hartzen dituzte.
- atipico --> ohiz kanpo
- inmortal --> hilezin, hilezkor
- amorfo --> itxuragabe
- sinvergüenza --> lotsagabe
- soltero --> ezkongabe
- sin publicar --> argitaragabe
- indefinido --> zehaztugabe
- sin sentido --> zentzugabe
- desnatado --> gain gabetua
Gabe: hitz elkartuen osaera eta idazkera
Hitz elkartuen eraketari dagokionez, gabe-k atal oso bat baduela nabarmentzekoa da: lotsagabe, lo falta moduko elkarteak hain zuzen. Erabat sinonimoak ez izan arren, esanahi beretsukoak dira bigarren osagai hauek: "gabezia, eza" adierazten dute. Hau dela eta, biak sail berean ematen ditu LEF batzordeak. Gainerakoan badira zenbait desberdintasun jarraian ikusiko dugunez. Hitz elkartuen sailkapena kontutan izanik, mendekotasunezko izenondo elkartuak dirala esan beharra dago (Izena + gabe / falta-z osatuak).
Sailkapena
- lotsagabe modukoak: adargabe, amagabe, antsikabe, atsekabe, axolagabe, babesgabe, baliogabe, beldurgabe, bidegabe, burugabe, dirugabe, ditxagabe, dohakabe, errugabe, eskergabe, eskolagabe, fedegabe, lotsagabe, nahigabe, ustekabe, zentzugabe.
Besterik ere bada: kotxe gabe (etorri), beldur gabe (esan), lanik gabe (egon) moduko posposizioak edota akats gabeko (lana), jorratu gabeko (saila) moduko izenlagunak. Honek guztiak bereiz idaten dira eta, agerikoa danez, ez dira hitz-elkartuen alorrean sartzen.
- lo falta modukoak: batasun falta, borobiltasun falta, egur falta, estilo falta, harreman falta, praktika falta.
Ezaugarri nagusiak
1. Esangura: "gabezia, eza" adierazten dute elkarte hauen bigarren osagaiek, eta esangura horixe darama elkarte osoak ere itsatsirik.
2. Morfologiari dagokionez:
- lotsagabe: mota honetako elkarte osoa izenaren ondoko adjektiboa izan ohi da gehienetan. Batzuek, ordea, izen gisa soilik jokatzen dute.
Lehen osagaia izena izaten da gehienetan. Dena den, aditz(oin)a izaten da zenbaitetan.
- lo falta : mota hauteako elkarte osoa izena izaten da. Lehen osagaia izena izaten da gehienetan. Batzuek, ordea,izen gisa soilik jokatzen dute.
3. Emankortasuna: elkarte-molde hauek oso emankorrak dira. Edozein euskaldunek askotan sortzen ditu, eta nornahik ulertzen ditu. Adib: hipotekagabe, proiektugabe edo garapen falta, dokumentazio falta...
4. Hots-aldaketari erreparatuz:
- lo falta: hitzak lotzerakoan ez dute hots-aldaketarik eragiten.
- lotsagabe: lehen osagaia txistukariz amaitzen denean, askotan duda agertzen zaigu gabe eta kaberen artean.
Horretarako hurrengo puntuak izan beharko ditugu kontutan:
- alternantzia hori bokal ondoren ageri da: antsikabe, atsekabe,ustekabe,zorikabe baita oharkabemoduekoetan ere.
Ez dirudi, hots-ingurune jakin baten baldintzapen estuaz hitzegin daitekeenik.
- lehen osagaiaren amaierako txistukarietan zalantza ageri da, gainera ganzgabe/gatzgabe moduko bikoteen artean.
- elkarte hauetan ez dirudi bodega/petaka hots-arauak gortuen ordez funsgabe,horzgabe edota akasgabeozenak dira askogatik nagusi.
Idazkerari begira
1 lotsagabe modukoak loturik, bat eginik idaztekoak dira: burugabe, mugagabe, zentzugabe. Hitz bien arteko lotura ilun gera daitekeenean, salbuespena eginez, marra erabiliko dugu:(gutun) sinestamendu-gabea,robot-gabea.
2 lo falta modukoak bereiz, banaturik idaztekoak dira: aurreikuspen falta, diplomazi falta.
Bestalde, gabe Fonetikaren alorretik aztertuz, Fonetica Historica Vasca lanean Mitxelenak zera dio:
"En posición final abasoluta, el vizc. tiene a menudo -a por -e en los demas dialectos: vizc. baga "sin" "falto, carente", bela "cuervo", laba "horno", oba "mejor": com. bage (gabe), bele, labe, (h)obe."
"Ejemplos de metátesis de oclusivas entre sí o con otras consonantes: bage (-a) / gabe "sin"".
Gaberen aldaketa dialektalak
Gabe hizkiak bi aldaketa nagusi ditu, kontsonanteen trukaketaz sortuak: gabe etabage (Mitxelena, 1976: 12.22 gibel/bigel eta abar). Hauekin batera, lehen aipatu dugun bezala kabeforma herskari ahostuna dago. Honetaz gain, bizkaieran baga (/bage)aldaera topatzen dugu.
Aldaera hauen murrizketa ere gertatzen da bokal arteko kontsonante igurzkaria galdu eta bokalak bildu ondoren. Horrela sortzen dira -ga>-ge aldaerak. Aipatu behar da aldaera hauek oso lexikalizatuta daudela; ostera, gaur egun ez dugu hitz berririk sortzen atzizki hauek erabiliz. Mitxelenaren arabera, hitz hauen (bage...)ihartzeak gaberen erabilera indartu du. -ka/-keatzizkien kasuan berdin gertatzen da.
Bako posposizioa erabiltzen da eztasuna edo gabeziaren adiera nagusiagaz, batez ere adjektiboak sortzeko eta aditz partizipioagaz edota partizipio-perpaus oso bategaz.
Korpusa
XGABE TANKERAKO HITZ ELKARTUAK lanean, Xabier Alberdi Larizgoitia, Julio Garcia eta Iñaki Ugarteburuk eginikoa, paperezko hiztegietatik ateratako lexikoi oso bat aurki dezakegu; besteak beste: Ibon Sarasolaren Hiztegi batua, Koldo Mitxelena eta Ibon Sarasolaren Orotariko Euskal Hiztegia,Euskal Hiztegiaeta Elhuyar Hiztegia dira lan oso aipatzen direnak. Artikulu hau aurkitzeko, bibliografian aipatuta dagoen [1] helbidera jo dezake irakurleak.
Guk osagaien arabera banatu ditugu:
1. Izena + -gabe(ko)/-kabe (ko):
aberrigabe, adargabe,adingabe(ko), axolagabe, baliogabe, arduragabe, bizigabe, errugabe, burugabe, eskergabe, bidegabe, etengabe, jabegabe, jainkogabe, atsekabe; senargabe, paregabe, ordenagabe, premiagabe;markagabe, elizgabe, adoragabe, erreparagabe, zorigabe, gogogabe, behargabe, keskagabe, baliogabe; hankagabe, paregabe, herrigabe, kutsaduragabe; atzekabe, dudagabe, errespetugabe, kemengabe; arantzagabe, hostogabe, erlijiogabe, hankagabe, hegogabe, zaporegabe, zigorgabe.
2. Aditza + -gabe(ko)/-kabe (ko):
-2.1 Partizipioa + -gabe(ko)/-kabe (ko): heldugabe, bukatugabe, hezigabe;zehaztugabe; ikasigabe, burutugabe;agerigabe, irentsigabe.
-2.2 Aditzoina + -gabe(ko)/-kabe (ko): ezkongabe, lokabe, oharkabe;argitaragabe, sinesgabe; antolagabe, bukagabe/bukabage/bukatugabe, nahasgabe/nasgabe; konprenigabe, menderagabe, zehazgabe; aldagabe, ordaingabe, osagabe.
-2.3Aditza (nahi partizipioa nahiz aditzoina) + -gabe(ko)/-kabe (ko):
asege, ezagungabe/ezagugabe/ezagunbage, izangabe, merezigabe, jakingabe/jakinge; asegabe
3. Bestelako osaera dutenak (izenaz eta aditzez gain beste kategoria duetenean oinarri):
berdingabe, noragabe; ainbaga/aingabe, ainbagako/ainbako, askigabe, baregabe.
Ondorioa
Ikus dezakegunez, ez- eta des- aurrizki garbiak dira, eta euren artean guztiz trukagarriak dira, esanahi berdina adierazten baitute. Dena den, euren arteko desberdintasun nabaria da des- aurrizkia aditzetara gehitzen dela eta ez- aurrizkiak, ordea, ez duela aditzekin loturarik egiten.
Gabek, ordea, arazo gehiago ekartzen ditu, izan ere, ezin da garbiki esan atzizkia denik, batzuetan autonomia daukalako. Ikusi dugunez, gehienetan aditza eta izena hartzen ditu oinarri. Dena den, beste kategoria batzuei loturik ere ager daiteke. Elkarketaren ondorioz menpekotasunezko izenondoak dira sortzen diren hitzak. Hala ere, lehen esan bezala askorentzat ez dago argi atzizkia den edo elkarketan erabiltzen den autonomiadun hitza den.
Horregatik, maiz, erdi-atzizki izena eman zaio gabe-ri. Zenbait tokitan erdi-atzizkitzat hartu dela ikusi dugu, baina berez, gabe beregaina den morfema lexikoa da. Horregatik, atzizki eta erdi-atzizk ez deitzea erabaki dugu.
Jende askok erdi-atzizkitzat hartu du, gabe beregaina izan arren, beste elementuekin batera erabili ohi delako. Gehienetan, ezkerraldean, beste morfema baten beharra du erreferentzia osatzeko eta horregatik, erdi-atzizki deitu izan da. Egia da morfema lotuen antzera, beste osagai batekin erabili ohi dela eta gaur egun, normalean, ez dugula gabe bakarrik erabiltzen, baina berez beregaina da. Beraz, erdi-atzizki deitzea errakuntza bat da.
Beraz, ezeztapena/ukazioa/falta adierazteko hiru marka ezberdin erabiltzen ditugu eta modu ezberdinak erabiltzen ditugu hau lortzeko: eratorpena eta elkarketa (azken hau guztiz zehatza ez bada ere, gabe "erdi-atzizkitzat" hartzen baitugu). Ezin dezakegu ziurtatu gabe tradizio handiagokoa den edo ez, baina nabaria izan da gabe lantzeko korpus gehiago izan ditugula, aurrizkiak lantzeko baino eta, horrez gain, gabe partikulak aurkezten dizkigun aldakiak ere susmoa ematen digu erabilera edo tradizio zabalagoa daukala.
Bibliografia
- EHU. Aurrizkibidea. (Bisitatua: 2008-04. Aldatua: 2006-10-04, Azteazkena 19:14:58(UTC)): http://www.ehu.es/euskalosasuna/sorkuntza/euskal.htm
- Hiru.com Léxico. Derivación: sufijos y prefijos (Bisitatua: 2008-04-20, Astelehena 19:53 (UTC)): http://www.hiru.com/es/euskara/euskara_02050.html
- Euskaltzaindia. (1992): Hitz-elkarketa/4. Hitz elkartuen osaera eta idazkera, Bilbo.
- MICHELENA,L.; (1961) Fonetica Historica Vasca, Donostia, Gipuzkoako Foru Aldundia (1990-ko bertsioa)
- Bizkaiera Euskalkia. (Bisitatua: 2009-05. Aldatua: 2009-02, Azteazkena 22:34:58(UTC)):http://www.bizkaiera.com/eusk_oro_izen.htm
- X GABE TANKERAKO HITZ ELKARTUAK (Bisitatua 2009-05-14, osteguna 20:15(UTC)): http://www.ehu.es/euskalosasuna/irakurgaiak/Gabe2.pdf
- VILLASANTE, L; (1974) Palabras vascas compuestas y derivadas, Oñate; Edit. Franciscana de Aranzazu

